Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2025eko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5539

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 10ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.a) artikuluan eta Osalaneko zuzendari nagusiaren 2025eko aurriaren 13ko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itxaso Paul Salvador izendatzea Plangintzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazioa: 1), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Plangintza Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko abenduaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Barakaldo, 2025eko abenduaren 10a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.


Azterketa dokumentala