
250. zk., 2025eko abenduaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 5 orri.)
- EPUB (251 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
5536
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 2koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2025erako bekak ematen baitira.
Martxoaren 21eko 6/2017 Dekretuak (EHAA, martxoaren 24koa) arautzen ditu garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 169. zk., irailaren 8koa) profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka iragarri ziren, 2025erako, garapenerako lankidetzaren arloan.
Aipatutako deialdi-ebazpenaren 6. artikuluak horretarako izendatu duen hautaketa-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan. BEK-2025BA/0008 espediente-zenbakia duen eskatzaileari emandako bekaren kasuan, elkarreragingarritasun-sistemako errore baten ondorioz ezin izan denez ofizioz egiaztatu EAEko administrazio-egoitza 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik zuenik, beka baldintza batekin esleitzen zaio: administrazio-egoitzaren betekizuna betetzen duela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko du lehenbizi.
Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren pertsonak ordezko izendatzea, eranskinean bertan zehaztutako hurrenkeran.
Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren pertsonek aurkeztutako eskabideak baztertzea, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Atzera egindakotzat jotzea IV. eranskinean ageri diren pertsonek aurkeztutako eskabideak, eskabideak horretarako emandako epean ez zuzentzeagatik.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpenik eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 2a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS