Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2025eko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5531

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 3koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduan finkatutako esparruan onartutako 2025eko ekitaldirako laguntzen zerrenda (agindu horrek lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen ditu).

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduak 2025eko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen ditu (2025eko ekainaren 23ko EHAA).

Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen 2025eko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez, laguntza-espedienteen gaineko erabakia hartu zen; ebazpen hori entitate interesdunei banan-banan jakinarazi eta gero, eta laguntza-aginduaren 13. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Turismo, Merkataritzako eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduaren babesean emandako laguntzen zerrenda, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala (agindu horrek 2025eko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen ditu).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala