Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2025eko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5530

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 9koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoak ematen baitira 2025eko ekitaldian arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko eta jarduera-eremu horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko.

Osasuneko sailburuaren 2025eko azaroaren 4ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, prozedura ebaztea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak proposatuta, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio.

Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu. Argitalpena egiten den egun berean, horren berri emango zaie eskabidean gailu elektroniko bat eta/edo horretarako balioko duen helbide elektroniko bat identifikatu duten entitate interesdunei.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko azaroaren 4ko Aginduaren bitartez deitu eta araututako laguntzak Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren entitateei esleitzea.

Bigarrena.– II. eranskinean zehaztea ausazko jokoen adikzioak eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuk prebenitzeko eta tratatzeko proiektuak, 2025eko azaroaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan ezarritako kreditu-erreserba betetzen dela bermatzeko.

Hirugarrena.– III. eranskinean jasotzen diren proiektuei laguntzak ukatzea, bertan jasotako arrazoiengatik.

Laugarrena.– 2025eko azaroaren 4ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira eman beharreko laguntzak.

Aipatutako Aginduaren 14.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, entitate onuradunek laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra edukiko dute.

Halaber, Aginduaren 15.artikuluak azaltzen duen bezala, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan adierazitako betebeharrak ezertan eragotzi gabe, dirulaguntzen entitate onuradunek, aginduaren gainerako artikuluetan ezarritako betebeharrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

– Agindu honetan aurreikusitako ereduak erabiltzea eskabideak aurkezteko eta emandako laguntzak justifikatzeko.

– Dirulaguntza onartzea. Hain zuzen ere, onartutzat emango da dirulaguntza, baldin eta prozeduraren ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek dirulaguntza horri espresuki uko egiten ez badiote.

– Dirulaguntzaren xede diren jardueren helburua edo izaera aldatzen duten gorabeheren berri ematea. Komunikazioa aldaketa gertatu dela jakin bezain laster egin behar da, eta, betiere jasotako funtsak nola erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

– Osasun Sailari laguntzea jarduera horiek egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan.

– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren babesa berariaz jasotzea diruz lagundutako jarduera guztietan, baldin eta zabaltzeko edo, hala badagokio, argitaratzeko badira.

– «Datuen alta/hirugarren alderdi interesduna» inprimakia igortzea, aurreko dirulaguntzetara aurkeztu ez denean edo aldaketak izan direnean. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez: https://www.euskadi. eus/hirugarrenak

EAEko Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako VII. Planean adierazitako konpromisoen arabera eta bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluarekin, entitate onuradunek betebehar hauek ere konplitu beharko dituzte:

– Dirulaguntzak justifikatzeko memorietan, sexuaren arabera banakatuta aurkeztea hauei buruzko informazioa: emandako zerbitzuaren azken onuraduna edo erabiltzaileak, entitatearen titularrak eta langileak, eta, hala badagokio, dirulaguntzaren xede den zerbitzua emateko kontratatu den entitateko langileak.

– Hizkera eta irudi ez-sexista erabiltzea.

– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak benetan betetzen direla egiaztatzea, hori egiaztatzeko ezarritako dokumentazio guztia aurkeztu eta justifikatzea, eta irizpide sozial horiek egiaztatzeko jarduketak egiten uztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala