
250. zk., 2025eko abenduaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 3 orri.)
- EPUB (152 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5529
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 9koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, 2025eko deialdian aurkeztutako osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematekoa. Lerroa: «Ikerketa sanitarioaren jarduera areagotzea».
Osasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez (2025eko abuztuaren 14ko EHAA, 153. zk.), osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2025eko laguntzen deialdia egin zen.
Aginduaren 12.1 artikuluan, 2025eko deialdian aurkeztutako osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuak baloratzeaz eta laguntzak nori eman proposatzeaz arduratuko den balorazio-batzordearen osaera izenduna ezartzen da. 2025eko uztailaren 29an, Inés Gallego Camiña izendatu zuten, Osasun Saileko Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendari. 2025eko abuztuaren 27an, Koldo Berganzo Corrales izendatu zuten Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendari. Hortaz, balorazio-batzordea honela geratuko da:
a) Batzordeburua: Iñaki Gutiérrez Ibarluzea, Osasun Saileko Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria, edo hark batzordeko burutza eskuordetzen dion pertsona.
b) Bokalak:
– Inés Gallego Camiña, Osasun Saileko Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria.
– Guillermo Ignacio Herrero Alaña, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.
– Koldo Berganzo Corrales, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
– Lorea Mendoza Arteche, BIOEF – Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioko koordinazio zientifikoaren arduraduna.
– Pedro Carrascal Rueda, Pazienteen Erakundeen Plataformaren zuzendari nagusia.
c) Idazkaria: Laura Erice Criado, Osasun Saileko I+G-laguntzen ardura duen teknikaria.
Agindu horrek 13. artikuluan ezartzen denez, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.
«Ikerketa sanitarioaren jarduera areagotzeko» lerroan aurkeztu diren eskabideak eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu dira, eta harekin ados egonik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean jasota dauden eskaerak onartzea, zeinak ikerketa sanitarioaren jarduera areagotzeko aurkeztu baitira.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan, hargatik eragotzi gabe egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
GONZALO TAMAYO MEDEL.
RSS