
250. zk., 2025eko abenduaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
5523
248/2025 DEKRETUA, abenduaren 22koa, unibertsitateaz kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea sortzea arautzen duen otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Josu Solabarrieta Eizaguirre jauna unibertsitateaz kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS