Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2025eko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5520

AGINDUA, 2025eko abenduaren 23koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, energia berriztagarrien kanona likidatzeko eta autolikidatzeko ereduak onartzen dituena.

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen VI. kapituluko 2. atalean energia berriztagarrien kanona sortu eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko zerga gisa.

Abenduaren 9ko 236/2025 Dekretuaren bidez, energia berriztagarrien kanonaren erregelamendua onartu zen. Erregelamendu honen 10. artikuluaren arabera, ogasunaren arloan eskumena duen saileko titularrari ahalmena ematen zaio energia berriztagarrien kanonaren autolikidazioak aurkezteko zerga-ereduak onartzeko, bai eta hura kudeatzeko beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk.

Aipatutako 10. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Autolikidazio- eta likidazio-ereduak.

1.– Energia berriztagarrien kanonaren autolikidazio-eredua onartzen da, agindu honen I. eranskinean agertzen dena.

2.– Energia berriztagarrien kanona likidatzeko eredua onartzen da, agindu honen II. eranskinean agertzen dena.

Energia berriztagarrien kanona kudeatzen duen organoak dagozkion behin-behineko eta behin betiko likidazioak eman ahal izango ditu, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala