
249. zk., 2025eko abenduaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 8 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5513
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetzako erakundeei 2026rako deialdia egiten zaie «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkezteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazte-politikaren alorrean.
Halaber, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 40. artikuluaren arabera, EAEko administrazio publikoei dagokie –nor bere eskumenen esparruan– gazteek boluntariotza-jardueretan parte har dezaten sustatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egituran sartutako sailetako bat.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari dagozkio, besteak beste, gazteriari eta emantzipazioari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzako organo eta unitateek eta Lehendakaritzako lehengo egiturako Gazteria Zuzendaritzak osatuko dute lehen aipatutako saila.
Bestalde, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 14.2 artikuluak zehazten duenez, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetzaren mende dago, eta lehen aipatutako dekretuaren 16. artikuluak zuzendaritza horri dagozkion eginkizunak ezartzen ditu.
«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 2023ko irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren bidez (2023ko irailaren 25eko EHAA, 183. Zk.) arautzen dira «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren bi alderdiak: batetik, garapen-lankidetzarako erakundeei laguntzak emateko deialdia, Hegoaldeko herrialdeetan garatuko dituzten proiektuak aurkez ditzaten; eta, bestetik, gazteei zuzendutako laguntza deialdia, proiektu horietan parte har dezaten.
2026. urterako, aldez aurretiko izapideen araubideari lotuta dagoen deialdi honek helburu berarekin jarraitzen du: garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, gazte lankideek Hegoaldeko herrialdeetan garatu beharreko proiektuak aurkez ditzaten, deialdi honetan zehaztutakoaren arabera.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan islatzen da. Plan hori Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 21eko Aginduaren bidez onartu zen.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Garapenerako lankidetzako erakundeei 2026rako deialdia egitea, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkez ditzaten, eta deialdi horren oinarri arautzaileak onartzea, ebazpen honen I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, ebazpen honen babesean emandako dirulaguntzak ebazteko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorretan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,
ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.
I. ERANSKINA
GARAPENERAKO LANKIDETZARAKO ERAKUNDEENTZAKO 2026RAKO DEIALDIA, «EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN» PROGRAMARAKO PROIEKTUAK AURKEZ DITZATEN
Lehenengoa.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da garapenerako lankidetzako erakundeei zuzendutako 2026rako dirulaguntzen deialdia egitea, gazteek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan parte har dezaten.
Bigarrena.– Baliabide ekonomikoak.
Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 100.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.
Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko modua eta tokia.
1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-inprimakia betez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127408. Betekizunak II. eranskinean ezarritako moduan egiaztatuko dira.
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak
2.– Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
3.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Laugarrena.– Diruz lagundutako proiektuak egiteko epea.
Diruz lagundutako proiektuek (ahal dela uztailetik aurrera egitekoak) gutxi gorabehera hiru hilabeteko iraupena izango dute, salbuespenezko kasuetan izan ezik, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 32.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, esperientziaren GGKE tutore bakoitzarekin adostutako baldintzen arabera.
Bosgarrena.– Laguntzen zenbatekoa.
Hautatutako proiektuan azkenean sartzen den gazte bakoitzeko 1.000 euroko laguntza emango da, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan hautatutako gazte boluntarioaren egonaldi- eta mantenu-gastuen zati bat ordaintzeko.
Seigarrena.– Balorazio Batzordearen osaera.
Balorazio Batzordearen osaera Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 8.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Dirulaguntzak kudeatzea.
Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari dagokio ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzak kudeatzea.
Zortzigarrena.– Ebazpena.
1.– Proiektuak aztertu, ebaluatu eta hautatu ondoren, balorazio-batzordeak dagokion ebaluazio-txostena aurkeztuko dio Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularrari, eta hark behin-behineko ebazpen-proposamena emango du, hautatutako eta hautatu gabeko proiektuen eta plazen zerrendarekin.
Behin-behineko ebazpen-proposamena jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean, eta 10 egun balioduneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.
2.– Epe hori igaro eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularrak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta erakunde interesdunei jakinaraziko die, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean, eta horiek 5 egun balioduneko epean beren onarpena jakinarazi beharko dute.
Epe horretan ezer jakinarazi ez bada, dirulaguntza onartu dela ulertuko da.
3.– Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak emango du dirulaguntzak emateko behin betiko ebazpena.
Jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira.
Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie erakunde onuradun guztiei, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Sei hilabeteko epea amaituta, erakunde interesdunek jakinarazpenik jasotzen ez badute, ulertuko da eskaera ezetzi egin dela administrazio-isiltasunez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Dirulaguntza emateko ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 m) artikuluan xedatutakoaren arabera.
II. ERANSKINA
Eskabidean gehitu beharreko datuak. Eskabidea dagokion formulario elektronikoaren bidez egin behar da.
Identifikatu.
Identifikazio-datuak.
Espediente honen pertsona/erakunde interesdun moduan jarduten dut / Honako honen ordezkari moduan jarduten dut:
Identifikazio-dokumentua, Zenbakia, Entitatearen izena.
Erakunde eskatzailearen datu fiskalak jasota dauden probintzia*.
Jakinarazpenetarako datuak.
Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira: Espediente hau izapidetzen den bitartean, administrazioak bidaliko dituen jakinarazpenak honako honi egongo dira zuzenduta:
Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala: Elektronikoa: Nire karpeta ataleko jakinarazpen eta komunikazioen ontzira bidaliko dira. Bertan sartzeko, identifikazio-bitarteko elektroniko bat behar da. (Kanal elektronikoari buruzko oharra: Jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat joko da Nire karpeta atalean eskuragarri jartzen denetik 10 egun natural igarotakoan. Epe hori igarotakoan, jakinarazpenari uko egiten diozula ulertuko da, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin).
Abisuak jasotzeko datuak.
Abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera Nire karpetan jakinarazpen edo komunikazio bat daukazunean: Posta elektronikoa*, Telefono mugikorra.
Jakinarazpenetarako hizkuntza*.
Mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bidez bidaliko zaizkizun jakinarazpen eta komunikazioak zuk adierazten duzun hizkuntzan egongo dira: Euskara/Gaztelania.
Datuak erabiltzeko baimena:
Komunikazio eta abisuetarako nire datuak, oro har, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta organismoekin ditudan harremanetan erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Komunikazio eta abisuetarako nire datuak esklusiboki espediente hau kudeatzeko erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Datu pertsonalen tratamendua.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Eskabidean ageri diren datu pertsonalak «Auzolandegiak» eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Xedea: «Auzolandegiak» eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programetako partaideen datuen kudeaketa. Baimenen eta laguntzen izapideak.
Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Hartzaileak: Irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk, autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.
Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian adierazten diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsultatu dezakezu:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa1-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:
(eur-lex.europa.eu/legalcontent/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa:
(https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf).
Datuak bete.
Proiektuaren datuak.
Informaziorako kontaktua den pertsonaren identifikazio-datuak: Izena*, Lehen abizena*, Bigarren abizena, Kargua (betetzen duen lanpostua)*, Telefono finkoa, Telefono mugikorra, Faxa, Helbide elektronikoa.
Proiektua.
Informazio osagarria: Proiektuaren izena*, Garapenerako lankidetzako harrera-erakundea*, Proiektuaren deskribapen laburra*.
Gazte boluntarioen profilari edo profilei buruzko datuak: Proiektuan parte hartuko duten gazte-profilen guztizko kopurua*.
Boluntarioaren profila: Profila*, Boluntarioak egingo duen lanaren edo zereginen deskribapena*.
Erantzukizunpeko adierazpenak.
Hau adierazten dut:
Bateragarritasun-adierazpenak* (hautatu lehenengo hiruretako bat):
Ez da jasotzen ari xede eta helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzarik administrazio publiko edo erakundeetatik.
Jasotzen ari da helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzaren bat administrazio publiko edo erakunde pribaturen batetik (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).
Eskatu du helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzaren bat administrazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta ebazpenaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu). Bai/Ez.
Formalki eratuta eta inskribatuta dago dagokion erregistroan. Bai/Ez.
Estatutuek berariaz jasotzen dute haien xedeetako bat hegoaldeko herrialdeak garatzeko proiektuak egitea dela, edo erakundeak etengabe diharduela arlo horretan joan deneko bi urtean gutxienez. Bai/Ez.
Erakundeak ez du irabazi-asmorik. Bai/Ez.
Erakundeak egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra du Euskal Autonomia Erkidegoan. Bai/Ez.
Erakunde eskatzaileak ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapenik, edo horretarako legezko inolako debekurik, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz*. Bai/Ez.
Erakundeak egunean ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak. Bai/Ez.
Erakunde eskatzaileak orokorrean Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak betetzen ditu. Bai/Ez.
Indarrean dauden arauetan ezarritako eskakizunak betetzen ditu. Bai/Ez.
Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan dokumentu guztiak ere, eta neure gain hartzen dut horren erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua). Bai/Ez.
Erantzukizunpeko adierazpen edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehatza ez bada edo faltsua bada edo funtsezko zerbait falta bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa edo komunikazioa, ezinezkoa izango da eragindako eskubidea baliatzen edo jarduera egiten jarraitzea gertakari horien berri izaten den unetik aurrera, eta, gainera, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak egon daitezke (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 69.4 artikulua).
Dokumentuak erantsi.
Ofiziozko egiaztapena. Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean datu hauek:
Eskatzailearen Gizarte Segurantzaren ordainketa egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra + TGSS) Bai/Ez.
Zerga-betebeharrak egunean izateari buruzko datuak (EAEko foru-aldundiak edo Zergen Estatu Agentzia) Bai/Ez.
(Salbu eta interesdunak kontra egiten badu modu arrazoituan. Aurka egiteko eskubidea erabiltzea).
Eskatutako dokumentu motak (eskatutako dokumentuak, erantsitako dokumentuak, ekintzak):
Zerga-betebeharrak egunean izateari buruzko datuak (foru-aldundiak edo Estatuko Zerga Agentzia) (eskatutako da, oposizioa egonez gero) (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua).
Eskatzailearen Gizarte Segurantzaren ordainketa egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra – TGSS) (eskatutako da, oposizioa egonez gero) (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua).
Erakundearen estatutuak (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua).
Erakundearen eratze-eskriturak (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua).
Proiektua (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua).
Bestelako dokumentuak gehitu (Erantsi).
Sinatu eta bidali.
RSS