Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2025eko abenduaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5505

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 11koa, Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskadiko Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren «IAT-ITV Jarraibidea» deritzon jarraibidearen V.2 bertsioaren 1. berrikuspena.

Eusko Jaurlaritzak, EAEko ibilgailuen azterketa teknikoko zerbitzuaren enpresa emakidadunek irizpide eta jarduketa berdinak izan ditzaten, hainbat jarraibide ezarri ditu 90eko hamarkadaz geroztik, eta jarraibide horiek egokitu egin dira ibilgailuekin lotutako Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudietara.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 3ko 2014/45/EB Zuzentaraua –ibilgailu motordunen eta haien atoien aldizkako azterketa teknikoei buruzkoa– eta Ibilgailuen Azterketa Teknikoa arautzen duen urriaren 23ko 920/2017 Errege Dekretua indarrean jartzeak aldaketa esanguratsuak eragin zituen ordura arte zeuden jarraibideetan eta, ondorioz, jarraibide horiek erabat birmoldatu eta dokumentu bakar batean sartu behar izan ziren, «IAT-ITV Jarraibidea» izenekoan.

IAT Guneak Ikuskatzeko Prozeduraren Eskuliburuaren azken eguneraketak (7.9 bertsioa) «IAT-ITV Jarraibidea» izenekoan jasotako xedapenei eragiten die; horrenbestez, ezinbestekoa da haren berrikuspena egitea.

Beraz, «IAT-ITV Jarraibidea» lehen aipatutako araudiaren eguneratzeetara egokitu behar da. Eguneratze horiek Industria Arloari lotutako estamentu teknikoek gainbegiratu dituzte, eta Euskadiko Ibilgailuen Azterketa Tekniko zerbitzuaren enpresa emakidadunei jakinarazi zaizkie.

Horregatik guztiagatik, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutako eskumenekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EAEko Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren «IAT-ITV Jarraibidea» deritzon jarraibidearen V.2 bertsioaren 1. berrikuspena onartzea, zeina 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharko baita.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta haren eranskina web-helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/ibilgailuen-aldizkako-eta-nahitaezko-azterketa-iat/web01-a2indust/eu/

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria Sustatzeko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.

Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JOSE LUIS AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala