Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2025eko abenduaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5502

234/2025 DEKRETUA, abenduaren 9koa, «Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea» Kirol Kluba onura publikokoa dela aitortzeko dena.

«Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea» Kirol Klubak aurkeztutako eskabidea aztertu da. Kluba CD0000874 zenbakiarekin inskribatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta egoitza soziala Pasaian du –San Juan 25 behea, PK 20110–, klubaren jarduerak direla-eta,

Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen seigarren xedapen gehigarrian eta Kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta hurrengoetan (indarrean, Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legeari aurka egiten ez dion guztian) –horietan zehazten dira kirol-klubak onura publikokoak direla deklaratzeko betekizunak– ezarritakoaren arabera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman dutenez, bidezkoa da aipatutako erakundea onura publikokoa dela deklaratzea, kirolaren esparruan EAEren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Ondorioz, Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea» Kirol Kluba, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan CD0000874 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela deklaratzen da, bere funtzioen bitartez EAEren interes orokorraren alde egiten duela uste baita, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA BAKARRA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 9an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala