
248. zk., 2025eko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
5500
AGINDUA, 2025eko abenduaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2025eko azaroaren 13koa, zeinaren bidez autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketa baterako deialdia egiten baita unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetze aldera.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsa aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 13ko Aginduan (2025eko abenduaren 17ko EHAA), zeinaren bidez autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketa baterako deialdia egiten baita unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetze aldera. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskineko laugarren xedapen osagarriaren 2. apartatuaren 10. paragrafoa aldatzea.
Honako hau dio:
– Lanbide Heziketako ikastetxeetako administratzailea.
Baina hau esan behar du:
– UHEIko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako administratzailea.
Bigarrena.– I. eranskineko 1.1.1 eta 1.1.2 apartatuak aldatzea, bakoitzari egoera hau gehituz:
– UHEIko izaera bereziko irakaskuntza-lanpostuetarako, apartatu honetan hau bakarrik baloratuko da: lortu nahi den lanpostuaren ezaugarri berberak dituen izaera bereziko irakaskuntza-lanpostuetan izandako esperientzia.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS