
248. zk., 2025eko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5499
AGINDUA, 2025eko abenduaren 9koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Langileak Kudeatzeko arduradunaren lanpostua izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten duena.
Bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan ezarritakoarekin eta Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko urtarrilaren 15eko Aginduan ezarritakoarekin (agindu haren bidez, sail horretan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen; urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zk.), hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ibon Arbaiza Ugarte izendatzea Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzako langileak kudeatzeko arduradun (510524-2 kodea).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko abenduaren 15etik izango ditu ondorio guztiak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS