
248. zk., 2025eko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 4 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
5498
AGINDUA, 2025eko abenduaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez (2024ko abuztuaren 8ko EHAA), 2025eko urtarrilaren 29ko, otsailaren 21eko eta apirilaren 15eko Aginduen bidez aldatua, praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA) deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
Aipatutako 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 14.1 oinarriaren arabera, praktika-fasearen iraupena 3 hilabete eta egun batekoa izango da zuzeneko irakaskuntzako benetako zerbitzuetan, eta gutxienez eguneko lanaldia 2/3koa izango da. Agindu beraren 14.4 oinarriaren arabera, ez-gaitzat jotzen den izangaiak praktiketako funtzionario gisa sartu beharko du ez-gaitzat jo den ikasturtearen hurrengoan, praktika-fasea behin bakarrik errepikatzeko.
Era berean, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 1eko Aginduaren bidez (EHAA, 2025eko uztailaren 18koa), praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta iristeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak, zeinak legezko atzerapen-egoeran deklaratu baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren arabera, 2025-2026 ikasturtean praktika-fasea egiteko, bi kidegotan hautatuak izateagatik edo 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 14.1 oinarrian aurreikusitako egoeran egoteagatik.
Praktikak amaituta (2025eko irailaren 1etik abenduaren 1era), eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, egiaztatu da hautatutakoek betetzen dituztela deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak eta espezifikoak, eta azterketa medikoa gainditu dutela. Horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzen dira praktikak gainditu dituztenak.
Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran, hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatzea, praktikak gainditu dituztenak. I. eranskinean zerrendatzen dira.
Bigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako izangaiak karrerako funtzionario gisa sartu direla joko da 2025eko abenduaren 2ko ondorioekin.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS