
247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5497
IRAGARKIA, Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten funtsezko ezaugarriak aldatzeko ebazpena argitaratzekoa.
Espedientearen kodea: MCA-G-2022-0009
Eskatzailea: Zarauzko Udala.
Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (erregelamendu hori apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartu zen; 30eko BOE), aditzera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-11-21eko ebazpen baten bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Zarauzko Udalari baimena eman zaiola Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa) Iruerreketa errekan urtean 1.900 m3 ur hiri-hornidurarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko. Ebazpen horrekin, Geso hargunea kentzen da eta urak hiri-erabilerara bideratzen dira (bideen garbiketara).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 10a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS