
247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5492
IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak eskuratzeko 2025eko bigarren seihilekoan egin den kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu ondoren, erakundeek egiaztatu duten ziurtagiri-maila argitara ematen duena.
2023ko uztailaren 12an argitaratu zen EHAAn 97/2023 Dekretua, ekainaren 27koa, erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena. Ondoren, uztailaren 31n, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpena argitaratu zen, EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko prozesuak garatzen dituena, eta kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek izena emateko epea irekita uzten duena.
Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak eskuratzeko prozesua arautzen duen ebazpenaren arabera 2025eko bigarren seihilekoan egin diren kanpo-ebaluazioetan ziurtagiria eskuratu duten erakundeak eta egiaztatu duten ziurtagiri-maila zerrendatzen dira jarraian.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 10a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS