
247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5489
AGINDUA, 2025eko abenduaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Mungia udalerriko (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako iIkastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, izen espezifikoa eta titularraren izena aldatzeagatik.
Mungia udalerriko (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Fundación Escuelas Ventades» entitateak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, ikastetxearen izen espezifikoa eta entitate titularraren izena aldatzea eskatzen da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten organismoek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan eta gai horretan. Horiek ikusirik eta aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Mungiako (Bizkaia) «Fundación Escuelas Ventades» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa eta titularraren izena aldatzeko.
2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014777 (EAE) eta 48006279 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioa».
Titularra: «Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioa».
Helbidea: Bentades, 7.
Udalerria: Mungia.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa, 8 unitate:
• 0-1 urteko haurrentzat 2 unitate, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 1-2 urteko haurrentzat 3 unitate, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• 2-3 urteko haurrentzat 3 unitate, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 25 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 30 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen entitate titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen entitate titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren entitate titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS