Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5487

AGINDUA, 2025eko abenduaren 5ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Besaide izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2025eko martxoaren 17an, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean, Fundación Besaide izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2025eko otsailaren 27an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Bilbon 2025eko martxoaren 7an Ignacio Alonso Salazar notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 625). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuak aldatu dira Fundazioaren egoitzari dagokionez.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, arau hauetan aurreikusitakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikuluan.

Funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio espedienteari, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Besaide izeneko fundazioaren estatutuen 2. artikuluaren aldaketa, helbidea Bilboko udal-mugartearen barruan aldatzeko, Ertzilla kaleko 17, 3.era.

Aldaketa hori Fundazioaren Patronatuak 2025eko otsailaren 27an erabaki du, Agindu honen datarekin, Ignacio Alonso Salazar notario jaunaren aurrean 2025eko martxoaren 7an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 625).

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 5a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala