
247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 5 orri.)
- EPUB (324 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5484
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 8koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez euskal etxeei dirulaguntzak esleitzen baitzaizkie atzerriko euskal gizataldeetako kideen premia larriei eta laguntza-beharrei erantzuteko, 2025erako.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren 2025eko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 10eko EHAA, 108. zk.), irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (222/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, atzerrian dauden euskal gizataldeetako pertsonen premia larriei erantzuteko euskal etxeentzako prestazio ekonomikoen araubidea arautzen duena), laguntza horietarako deialdia egin zen 2025. urterako.
Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak, bat etorriz laguntza horiek arautzen dituen Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ebaluazio-irizpideekin, dagokion txostena helarazi dio laguntzen organo kudeatzaileari, zehaztuz zein izan den egindako ebaluazioaren emaitza. Ebaluazio horretan oinarrituta, organo kudeatzaileak behin betiko ebazpen-proposamena egin dio ebazteko eskumena duen organoari.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 6.2.a) artikuluak ezarritakoari jarraituz (abenduaren 2ko EHAA, 234. zk.).
Hori guztia ikusita, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Deialdi honetan, ez onartzea I. eranskinean zerrendatzen diren pertsonak, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.– Prestazio ekonomikoak esleitzea II. eranskinean zerrendatzen diren euskal etxeei.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 8a.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
RSS