Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5482

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko katedraduna izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2025eko irailaren 24ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-10-02ko BOE eta 2025-10-06ko EHAA).

Errektore honek ebatzi du Esteban Anchustegui Igartua jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5309**, Kodea: CUC8L1 – D00115-12. Jakintza arloa: Filosofia Morala. Saila: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Filosofia Politikoa I» «Filosofia Politikoa II».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2025eko abenduaren 2a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala