Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5481

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 9koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarri den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko abenduaren 5eko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren hamahirugarren oinarriarekin bat etorriz (ebazpen hura Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduraren deiari buruzkoa da; EHAA, 241. zk., abenduaren 20koa), eta Segurtasun Saileko Egitura Organiko eta Funtzionalari buruzko urtarrilaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aditzera ematen da Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko abenduaren 5eko Ebazpena jarri dela, kide batzuk Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko abenduaren 9an.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala