
247. zk., 2025eko abenduaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5480
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 11koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. eta 103. artikuluetan eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2025eko urriaren 6ko Ebazpenaren laugarren oinarrian (ebazpen horren bidez iragarri zen Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia; 2025eko urriaren 15eko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Noemí Angulo Garzaro andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusi izendatzea.
Bigarrena.– Izendapenak 2025eko abenduaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko abenduaren 11.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,
AINARA HERCE SAN MARTIN.
RSS