
246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5476
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 9koa, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez baliogabetu eta ondoriorik gabe uzten baita, epaia betearazteko, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2021eko martxoren 10eko Ebazpena, «Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava» jatorri-deitura babestua babesteko eta inskribatzeko eskabidearen aldeko erabakia ematen duena.
2021eko martxoaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (60. zk.) argitaratu zen Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2021eko martxoaren 10eko Ebazpena, «Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava» jatorri-deitura babestua babesteko eta inskribatzeko eskabidearen aldeko erabakia ematen duena. Ebazpen horren bidez, «Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava» jatorri-deitura babesteko eta Europar Batasuneko erregistroan inskribatzeko eskaera baiestea eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora bidaltzea ebatzi zen, Europako Batzordeari babesteko eta inskribatzeko eskaera helarazteko.
Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua (Errioxa JDK) Arautzeko Kontseiluak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, eta ezetzi egin zen errekurtso hori Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez. Interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen ezespen espresu horren aurka, eta 2024ko azaroaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 499/2024 epaia eman zuen. Epai horren epaitzan honako hau ezarri zen:
«Baietsi egiten dugu Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseilu honek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da 2021eko martxoaren 10eko Ebazpenaren (Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava jatorri-deitura babestua babesteko eta inskribatzeko eskabidearen aldeko erabakia ematen duena) aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta deklaratzen dugu errekurritutako ebazpena ez datorrela zuzenbidearekin bat, eta, beraz, baliogabetu egiten dugu, kostuak berariaz ezarri gabe».
Gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen ebazpena deuseztatuta, epaia betearazten da eta aipatutako gora jotzeko errekurtsoaren petituma baiesten da, 2021eko martxoaren 10eko ebazpena baliogabetzea eta ondoriorik gabe uztea eskatzen baitzuen.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baliogabetzea eta ondoriorik gabe uztea 2021eko martxoaren 10eko Ebazpena, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, «Arabako Mahastiak/Viñedos de Álava» jatorri-deitura babestua babesteko eta inskribatzeko eskabidearen aldeko erabakia ematen duena.
Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.
Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria,
NORA BELTRÁN DE OTÁLORA ERRASTI.
RSS