
246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 5 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5470
103/2025 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den lankidetza-hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena. Lankidetza-hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 10a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 10EKO 103/2025 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EAE-KO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN (HEZKUNTZA SAILA) ETA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO UDA IKASTAROEN FUNDAZIOAREN ARTEKOA
BILDURIK:
Alde batetik, Begoña Pedrosa Lobato anderea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.
Bestetik, Joxerramon Bengoetxea Caballero jauna, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioaren patronatuko lehendakaria.
Biak agertu dira beren karguari dagozkien ahalmenak baliatuz, eta lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko legezko ahalmena aitortzen diote elkarri.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan (urriaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa) xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak hezkuntzaren arloan eskumen esklusiboa du; egun, eskumen hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokio.
Bigarrena.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 47.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Hitzarmenak dira ondorio juridikodun akordio batzuk, administrazio publikoek, haiei lotutako edo haien mendeko organismo publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek edo unibertsitate publikoek beren artean edo zuzenbide pribatuko subjektuekin sinatuak, xede komun bat lortze aldera».
Hirugarrena.– UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak, bere estatutuen 1. artikuluaren arabera, irakaskuntza- eta unibertsitate-izaerako fundazioa da, izaera pribatuduna, irakaskuntza- eta unibertsitate-hedapeneko jarduerak antolatzen dituena, eta, bere estatutuen 3. artikuluaren arabera, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen baliabide propioa da. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago GIP-69 zenbakiarekin, eta bere estatutuen 3. artikuluaren arabera, berezko nortasun juridikoa eta erabateko gaitasun juridiko nahiz jarduteko gaitasuna ditu, legeek ezarritako mugen baitan, eta, beraz, erabat gaituta dago hitzarmen hau sinatzeko.
Laugarrena.– Fundazioaren estatutuetan jasotakoaren arabera, Uda Ikastaroak Fundazioaren helburuak dira:
A. UPV/EHUren Uda Ikastaroak antolatzea.
B. Fundazioaren Patronatuak erabakita integratu edo sortutako beste jarduera batzuk antolatzea.
Bosgarrena.– Bere Estatutuen arabera, Uda Ikastaroak Fundazioak lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu erakunde publiko zein pribatuekin, berezkoa duen jarduera garatzeko.
Seigarrena.– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Uda Ikastaroak Fundazioarekin lankidetzan aritu da bere sorreratik (1993), ikastaroak batera finantzatuz aurrekontu partida izendunen bidez; 2012tik aurrera, 2015-2018 Unibertsitate Planean sartuta jarduera hori; eta, 2019tik aurrera lankidetza hitzarmen bidez. Halaber, azken edizioetan unibertsitatez kanpoko Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako egungo «Ikasiz Hezi» Planaren barruan 10 jarduera finantzatu ditu.
Zazpigarrena.– Azaldutakoagatik, bi alderdiek, beren ahalmenak baliatuz eta beren eskumeneko gaietan lankidetzan aritzea bientzat onuragarritzat joz, uste dute lankidetza estuak onurak ekarriko dizkiela prestakuntzaren arloan esleituta dituzten eginkizunak betetzeko, eta, erakutsitako interes komuna eta lortu nahi duten helburu komuna kontuan hartuta, erabaki dute lankidetza-hitzarmen hau egitea, alderdi bakoitzaren gobernu-organoek onartu ondoren, behean jasotako klausulen arabera.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren arteko lankidetza eta konpromiso-esparrua ezartzea, UPV/EHUko Uda Ikastaroen jardueraren finantzaketari, antolaketari, garapenari eta homologazioari dagokienez.
Hezkuntza Sailak Uda ikastaroen bidez bultzatu nahi ditu, ezagutzak sakontzera eta zabaltzera bideratutako prestakuntza jarraiko ikastaroak, euskal gizarteak topagune bat izan dezan etengabe aldatzen ari den gizarte baten inguruan eztabaidatzeko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko, ikastaro horiek gure gizartean duten inpaktu sozial eta ekonomikoa aintzatetsita.
Era berean, hitzarmenaren xedea da ikusgarritasuna ziurtatzea, lankidetza honi dagokionez oro har, eta Hitzarmen honen Bigarren Klausulan aipatutako jarduerei dagokienez bereziki.
Bigarrena.– Aldeen konpromisoak.
Halaber, elkarlanean jardungo dira Hezkuntza Saileko Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren Ikaskuntza eta Hezkuntza Zuzendaritza edo unibertsitate aurreko hezkuntza berrikuntzaren eskuduntzak esleituak dituen organoa eta Uda Ikastaroak Fundazioa «Irakasteko Ikasi» programa egiteko, unibertsitatez kanpoko irakasleentzako etengabeko formakuntzako «Ikasiz Hezi» Planaren lehentasunezko lerroen baitan, edo horiek ordezkatu litzaketen eta sor litezkeen hobekuntza planen edo programa baliokideetan. Garatuko diren jarduera zehatzak, gehienez ere 10 prestakuntza-jarduera, hitzarmen honen hirugarren klausulan ezarritako Batzorde Teknikoan adostuta zehaztuko dira; hala ere, bi aldeek beharrezkotzat jo eta Batzorde Teknikoan adosten badute, salbuespena eginda, zenbateko hori aldatu ahalko da.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak konpromisoa hartzen dute hitzarmen honetatik eratorritako konpromisoak betetzeko; eta bertan jasotako jardueren gauzatze egokia bermatzeko behar diren baliabide ekonomikoak nahiz teknikoak eta giza baliabideak eskaintzeko. Bereziki:
1.– UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak honako ekintza hauek egiteko konpromisoa hartzen du:
A. Hezkuntza Sailaren ikurrak Uda ikastaroen publizitate ofizialean txertatzea.
B. Hautatutako ikastaroen publizitatea egitea, Hezkuntza Sailaren babesletza nabarmenduz.
C. Bereziki, Batzorde Teknikoan edizio bakoitzerako Hezkuntza Sailaren lehentasunezko lerroen jarduerak antolatzea eta ikusaraztea.
D. Hezkuntza Sailari helaraztea «Irakasteko ikasi» programako prestakuntza jardueren eskaintza, eta ikastaroen eskaintza helaraztea zikloka multzokatuta, ikastaro bakoitzari buruzko informazio hau barne: izena, non emango den, iraupena, zuzendaria eta hizlariak.
E. Irakasleentzako 20 plaza hornitzea, Batzorde Teknikoan beste kopuru bat adosten ez bada, «Ikasiz Hezi» programako ikastaro bakoitzean – Hezkuntza Sailak bere irizpideen arabera hautatutakoetan –.
F. Eusko Jaurlaritzaren funts publikoen bidez sostengatutako ikastetxeetako irakasleei matrikula murriztuak eskaintzea, «Irakasteko ikasi» programa osatzen duten ikastaroetarako.
G. Horretarako prestatutako aplikazio informatikoan betetzea ikastaroen datu teknikoak; Hezkuntza Sailak Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako, Ikasiz Hezi Planaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-jardueren deialdian sartzeko hautatutakoena.
H. Jarduketei buruzko justifikazio-memoria bat egitea Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzarentzat, hitzarmen honetan adierazitakoaren arabera hartutako konpromisoen betetzearen gainekoa. Zuzendaritzara bidali beharreko justifikazio-memoria horrek honako hauek jaso beharko ditu:
1.– Ikastaro bakoitzeko jardueraren garapenari buruzko akta.
2.– Jardueraren garapenari buruzko balorazio orokorra.
3.– Irakasle parte-hartzaileen zerrenda, horien asistentziaren, parte hartzearen eta aprobetxamenduaren ehunekoa adierazita.
4.– Gainditu duten irakasleen zerrenda.
5.– Bertaratutako irakasleen gogobetetzea.
6.– Jarduera gauzatu dela eta hitzarmen honetan dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzen duen justifikazio-memoria; horrekin batera, jarduera-gastuen zerrenda sailkatua aurkeztuko da, zorduna eta zenbatekoak eta sortutako diru-sarrerak zehazten dituena.
I. Ikastaroan erabilitako material didaktikoen kopia digitala Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzari ematea: inprimatutako apunteak edo materiala, softwarea, aurkezpenak, ariketak eta jarduerak.
J. Uda ikastaroen urteko edizioaren estatistikak Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzari ematea: matrikulatu kopurua, generoa, lanbidea, irakasleen kasuan jatorrizko ikastetxea (etapaka, sarea...) etab.; eta komunikabide, irrati, telebista eta gizarte hedabideetan lortutako eragin mediatikoa eta ikusgarritasuna.
2.– Hezkuntza Sailak, Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren bitartez, ekintza hauek egiteko konpromisoa hartzen du:
A. Sailaren logo ofizialak hornitzea, Uda Ikastaroen publizitatean sartzeko.
B. Uda Ikastaroen eskaintzaren zabalkundea bultzatzea, bereziki Sailaren hezkuntza eta zientzia politikarekin duten lotura estua dela eta Sailak parte-hartze handia duen ziklo eta programei buruzkoa.
C. 40.000 euro jartzea «Ikasiz Hezi» programaren barruan hautatutako ikastaroak finantzatzeko. Ikastaroan onartutako pertsona-kopuruaren arabera, Prestakuntza-jarduera guztiak egitea bermatu ondoren egingo edo osatuko da ordainketa; beranduenez urteko abenduaren 31n.
D. Hautatutako ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-jardueren deialdian sartzea, Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Ikasiz Hezi Planaren barruan.
Hirugarrena.– Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Teknikoa.
A. Batzorde Teknikoa lau lagunek osatua egongo da:
Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzako bi ordezkari edo, hala badagokio, unibertsitatearen aurreko hezkuntza-berrikuntzako eskumenak esleituta dituen organoarena.
UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioko bi ordezkari, edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonak.
B. Gutxienez, urtean bitan bilduko da, eta beharrezkotzat jotzen den bezain bestetan, aldeetako edozeinek eskatuta.
C. Hitzarmen honetan jasotako konpromisoak betetzen direla zaintzeko ardura izango du. Era berean, hitzarmena egikaritzeaz eta administratzeaz arduratuko da, bai eta haren helburuak lortzeko lankidetza eta koordinazio egokia lortzeaz eta hura interpretatzeari eta egikaritzeari lotutako eztabaidak ebazteaz ere.
Laugarrena.– Hitzarmenaren indarraldia eta iraungipena.
Hitzarmen honek, sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta 2025eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Bi aldeak ados jarrita, hitzarmena urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere lau urtez, baldin eta aurrekontu erabilgarririk badago, alderdietako edozeinek ez badu aurkaratzen, edo Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, 51. Artikuluan, hitzarmenak suntsiarazteko jasotako arrazoietako bat gertatzen ez bada.
Aldeetako batek bere betebeharrak osorik edo zati batean betetzen ez baditu, besteak eskubidea izango du betebehar horiek zorrotz betetzeko edo hitzarmena suntsiarazteko eskatzeko. Hitzarmena suntsiarazten bada, hasierako egoera juridikora itzuliko dira.
Aurkaratzea, aurretik beste aldeari jakinarazi beharko zaio, gutxienez, hitzarmena amaitzeko edo luzatzeko aurreikusitako data baino hilabete lehenago.
Hezkuntza Sailak justifikatuko du Uda Ikastaroak Fundazioaren finantzaketa beharra, eta finantzatutako ikastaroen berri emango du koordinazio eta jarraipenerako batzorde teknikoaren akten bidez.
Urtero, luzapena adostu ondoren koordinazio eta jarraipenerako batzorde teknikoaren aktetan, urte horretan, luzapenaren baitan, garatu beharreko ikastaroak jasoko dira.
Eta bat etorriz azaldutako eta hitzartutako guztiarekin, sinatzaileek, dituzten eskumenak baliatuz, hitzarmen honen bi ale izenpetzen dituzte, sinadura elektronikoan agertzen den datan.
Egoitza elektronikoa, 2025eko uztailaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
UPV/EHUKO Uda Ikastaroak Fundazioaren patronatuaren lehendakaria,
JOSÉ RAMÓN BENGOETXEA CABALLERO.
RSS