Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5469

AGINDUA, 2025eko abenduaren 3koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Fundación Onkologikoa Fundazioa izeneko fundazioa likidatzeko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

2025eko maiatzaren 22an, Onkologikoa Fundazioaren patronatuak fundazioa azkentzeko erabakia hartu zuen, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko ekainaren 19ko Aginduaren bidez inskribatu zen Fundazioen Erregistroan.

Erabaki horrek, gainera, likidazio-prozesua irekitzea jasotzen du, eta patronatuari agintzen zaio behar diren likidazio-eragiketak egitea.

Fundazioaren patronatuak 2025eko ekainaren 23an hartu zuen likidazio-erabakia.

Likidazio-eragiketak amaitu ondoren, patronatuak likidazioa egiteko eta likidazioaren osagarriak diren erabakiak hartzeko erabakia hartu zuen unean adierazi zen bezala, ez da beharrezkotzat jotzen ez likidazio-eragiketa espezifikoak formalizatzea, ez fundazioaren likidazioaren ondoriozko gerakinaren xedea dokumentu bidez justifikatzea, likidazioa eta eraikinaren eskualdatzea formalizatzen dituen notario-eskritura egilestea alde batera utzita.

2025eko uztailaren 4an, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistro Orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko 2025eko uztailaren 1ean Donostian Álvaro Rodríguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako eskritura (protokolo-zenbakia: 477). Eskritura horren bidez, publiko egin zen Fundación Onkologikoa Fundazioaren likidazio-erabakia. Administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2025eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez Onkologikoa Fundazioaren likidaziotik eratorritako ondasun, eskubide eta betebeharren ondare-eskualdatzea onartzen da, Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoan titulartasun publikoko baliabide gisa integratzeari buruzko ekainaren 24ko 134/2025 Dekretuarekin bat etorriz.

Ondare-eskualdaketa doan egiten da, kargarik gabe, aipatutako dekretuaren I. eranskinean zerrendatutako ondasun higiezin eta higigarrien jabetzatik.

Azkenik, 2025eko azaroaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak aldeko txostena egin zuen, likidazioan den fundazioak egindako likidazio-eragiketak onartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 42.6 artikulua aplikatuz.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio espediente hau agindu bidez ebaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluan eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 11.1.l) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentuak erantsi zaizkio, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan ezarritako betekizunak bete dira.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Onkologikoa Fundazioaren likidazio-erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen data duela, 2025eko uztailaren 1ean Donostian Álvaro Rodríguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako likidazio-eskrituran aurreikusitako moduan (protokolo-zenbakia: 477).

Bigarrena.– Fundazioari buruzko erregistro-idazpenak ezerezteko agintzea.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala