
246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5468
237/2025 DEKRETUA, abenduaren 9koa, zeinaren bidez Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren izena aldatzen baita, eta haren ordez Arabako Industria Ingeniaritzaren Elkargo Ofiziala izena onartzen baita.
Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio profesionalen elkargoei buruzko eta lanbide tituludunen jarduerari buruzko eskumen guztiak, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.
Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak bere estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, eta bertan elkargoaren izenaren aldaketa jaso zuen.
Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluek xedatutakoaren arabera, elkargo profesionalen izena aldatzeko, izapide hauek bete behar dira: dagokion kontseilu profesionalak txostena egitea eta Jaurlaritzak dekretu baten bidez onartzea. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Hori horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta eta indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren izena aldatzea; aurrerantzean, Arabako Industria Ingeniaritzaren Elkargo Ofiziala izango da.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 9an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS