Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5464

1985/2025 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten da honako ebazpen honetan: 1836/2025 Ebazpena, azaroaren 12koa, zeinaren bidez Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostu bat hornitzeko lehiaketaren deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1836/2025 Ebazpenaren bidez (azaroaren 27ko EHAA 229 zk.) Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostu bat hornitzeko lehiaketaren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan.

Deialdiaren lehenengo oinarrian parte hartzeko baldintzak ezartzen dira. d) letran honako hau jasotzen da: «Gutxienez lau urteko esperientzia profesionala izatea ebazpen honen bidez deitutako zerbitzu sanitarioko buruzagitzaren lanpostuan».

Ebazpena argitaratu ondoren, akats materiala hauteman da deialdiko osasun-zerbitzuko burutzako lanpostuaren lanbide-esperientziaren erreferentzian. Izan ere, eskatutako lanbide-esperientziak dagokion espezialitatekoa izan behar du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1836/2025 Ebazpenaren hutsak zuzentzeko ebazpena (zeinaren bidez Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostu bat hornitzeko lehiaketaren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan). Huts-zuzenketa honelakoa izango da:

Parte hartzeko baldintzei buruzko lehenengo oinarrian, d) puntuan, hau esaten duen lekuan: «... ebazpen honen bidez deitutako zerbitzu sanitarioko buruzagitzako lanpostuan», honako hau esan behar du:«... dagokion espezialitateko lanpostuan».

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea hutsak zuzentzeko ebazpen hau aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da.

Hirugarrena.– Mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1836/2025 Ebazpenean ezarritako beste jardunak (zeinaren bidez Emaitzen Analisi eta Optimizazioko eta Jarraitutasun Asistentzialeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostu bat hornitzeko lehiaketaren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan).

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala