
246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (1208 KB - 22 orri.)
- EPUB (1647 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5463
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 28koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Ertzaintzako karrerako funtzionarioek Ikuskapen Eskalako ofizialorde kategoriarako gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen duen 2025eko azaroaren 18ko Ebazpenean dauden hutsak.
Hutsak aurkitu dira Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko azaroaren 18ko Ebazpenean, zeinaren bidez zuzentzen baitira Ertzaintzako karrerako funtzionarioek Ikuskapen Eskalako ofizialorde kategoriarako gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen duen 2025eko azaroaren 18ko Ebazpenean dauden hutsak. Hori dela eta, zuzendu egiten da ebazpen hori, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan aurreikusitakoaren babesean.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aurrekarietan aipatutako Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko azaroaren 18ko Ebazpenaren 9. eranskina, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan, ebazpen honen eranskinarekin ordeztea.
Bigarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen eta bere oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 28a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS