
246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 3 orri.)
- EPUB (139 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5462
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko azaroaren 11koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baita Ertzaintzako karrerako funtzionarioek bete beharreko Oinarrizko Eskalako agente eta agente lehen kategorietarako eta Ikuskapen Eskalako ofizial kategorietarako erreserbatutako lanpostuak betetzeko deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren argitalpenean (2025eko abenduaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 235. zk.). Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioek bete beharreko Oinarrizko Eskalako agente eta agente lehen kategorietarako eta Ikuskapen Eskalako ofizial kategorietarako erreserbatutako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2025/5186 (28/139) orrialdean, gaztelaniazko argitalpenean, 7. eranskinean,
hau dioen lekuan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
2025/5186 (138/29) orrialdean, euskarazko argitalpenean, 7. eranskinean,
hau dioen lekuan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hau esan behar du:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
2025/5186 (138/118) orrialdean, euskarazko argitalpenean, 23.2 eranskinean, izenburuan,
hau dioen lekuan:
«BERARIAZKO PROBAK: 40804, 40805 ETA 40818 KODEETAKO LANPOSTUAK, BABES ETA SEGURTASUN UNITATEKOAK».
Hau esan behar du:
«BERARIAZKO PROBAK: 40805 ETA 40818 KODEETAKO LANPOSTUAK, BABES ETA SEGURTASUN UNITATEKOAK».
2025/5186 (138/118) orrialdean, euskarazko argitalpenean, 23.2 eranskinean, LEHENENGO PROBA: PROBA TEORIKOA atalean,
hau dioen lekuan:
«Hurrengo gai-zerrendei buruzko ezagutza-proba teorikoetan gehienez ere 20 puntu lortu ahal izango dira. Proba gainditzeko, 10 puntu edo gehiago lortu beharko dira.
40804 LANPOSTURAKO GAIAK
1.– 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearena.
2.– 318/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
3.– 006 jarraibidea: ibilgune publikoetan biltzeko eta manifestatzeko eskubideak erabiltzeko babesa.
4.– 006 zerbitzu-gidalerroa: identifikazioak eta gorputz araketak egitea.
5.– 006 gidalerro operatiboa: Ertzaintzako Babes eta Segurtasun Unitateko kideen suzko armak edukitzearekin eta erabiltzearekin lotutako alderdiak.
6.– 020 zerbitzu-gidalerroa: atxiloketaren jardunbide materiala.
7.– 012 zerbitzu-gidalerroa: Lehergailuak indargabetzeko Unitatearekin jarduteko protokoloa.
8.– 077 jarraibidea: Ertzaintzak gorroto-delituen aurrean jarduteko prozedura.
9.– 003 gidalerro operatiboa: Protección y Segurtasun Unitatearen Irizpide Operatiboak.
10.– 004 gidalerro operatiboa, komunikazioari buruzkoa, Babes eta Segurtasun Unitatearena.
11.– 044 zerbitzu-gidalerroa, 03. berrik., Ertzaintzaren Burutzarena: EI/GIren biktimak babestea.
12.– 038 zerbitzu-gidalerroa, 04. berrik., Ertzaintzaren Burutzarena: mehatxatutako pertsonak babesteko zerbitzua.
13.– 001 gidalerro operatiboa, 01. berrik., Berroziko Polizia Zentroaren barne-agindua, Erakundeen Segurtasunerako Burutza Nagusiarena,
40805 ETA 40818 LANPOSTUETARAKO
GAIAK».
Hau esan behar du:
«Hurrengo gai-zerrendei buruzko ezagutza-proba teorikoetan gehienez ere 20 puntu lortu ahal izango dira.
GAIAK».
RSS