
246. zk., 2025eko abenduaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5461
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle agregatua izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2023-12-29ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Francisco Javier Benito Fernández jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua gisa kontrata dadila. NAN: ***2567**, Kodea: AGVC6L1 – D00019-8. Jakintza arloa: Pediatria. Saila: Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Pediatria» «Pediatriako praktika integratua».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2025eko abenduaren 4a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS