
245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5448
IRAGARKIA, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, B-47/2025-AD zehapen-prozeduraren gainean Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen ebazpena jakinarazteko dena.
Y1032964W AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Horren arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientearen gainean ebazpena hartu dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik, eta jarri zaion isunaren zenbatekoa 601 eurokoa dela guztira.
Legezko ohartarazpenak:
Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan azter daiteke (Bilbao, Errekalde zumarkalea, 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Era berean, interesdunei ohartarazten zaie hau dela ordaintzeko epea: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte; eta ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea errekurtsorik jarri gabe igarotzen denean, edo, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten bada, interesdunak errekurtsoa ezetsi egin zaiola jakiten duenean, hala badagokio.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aurretiazko hitzordua).
Isuna aipatutako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, dagozkion errekarguekin.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, «dies a quo» moduan.
Bilbao, 2025eko abenduak 9a.
Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.
RSS