Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5447

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 207/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

207/2025 prozedura laburtua, zeinak hautagai batek aurkeztu baitu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko uztailaren 11ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezeztatu egin zen Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioentzat esku-hartze espezialitateko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurako epaimahai kalifikatzaileak 2024ko abenduaren 18ko bilkuran hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; hautaketa-prozedura hori 2024ko irailaren 4ko Ebazpenaren bidez iragarri zen (irailaren 12ko EHAA, 178. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan –iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izateko, euren legezko interesak defendatzeko, egoki irizten badiote.

Arkauti, 2025eko abenduaren 5a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.


Azterketa dokumentala