
245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 10 orri.)
- EPUB (535 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5446
IRAGARKIA, zeinaren bidez informazio gisa argitaratzen den 2024ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidali ez dituzten fundazioen zerrenda, baita kontuak akatsekin aurkeztu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32. artikuluaren lehenengo apartatuak ezartzen duenez, urteko kontuak onartu eta hurrengo 30 egun naturalen barruan, fundazioaren patronatuak urteko kontuak behar bezala sinatuta igorri beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari, gordailutu ditzan, eta, halaber, indarrean dagoen araudian aurreikusitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
9/2016 Legearen 32. artikuluaren bosgarren apartatuak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak, informazio gisa, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratuko du, baita kontuak akatsekin aurkeztu dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere.
Gainera, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratzerako orduan, bereizi egingo dira, batetik, jarduera- edo funtzionamendu-egoera aktiboan dauden fundazioak eta, bestetik, ustez aktibo ez daudenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren xedapen gehigarriaren laugarren eta bosgarren apartatuetan xedatutakoa aplikatuz.
Ondorioz, 2024ko ekitaldiari dagozkion kontuak aurkezteko legez ezarritako nahitaezko epea amaitu denez, argitalpen betebeharra betetzeari ekingo diogu.
Horretarako, I. eta II. eranskinek, iragarki hau sinatzen den egunean, 2024ko ekitaldi ekonomikoan urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratzen dute, jardunean daudenak eta ustez aktibo ez daudenak bereiziz. Bestalde, III. eranskinean 2024ko ekitaldiko kontuak akatsekin aurkeztu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez duten fundazioen zerrenda jasota dago; hau da, fundazio hauei espedientea artxibatzeko ebazpena igorri zitzaien, eta kontuak ez aurkeztutzat jotzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
LORETO OSA OCÓN.
RSS