Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
5445

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, 2025eko irailaren 5eko Ebazpenaren huts-zuzenketarena; horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako 2025-2027 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dira eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak antzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenean (2025eko irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 179. zk.); horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako 2025-2027 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dira eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten da. Beraz, ebazpena zuzendu da:

– 2025/3960 (88/5) orrialdean, I. kapituluan, 1.2 artikuluan,

hau dio:

«– A lerroa: 86.500.000 euro lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza orokorrerako prestakuntza-planak egiteko; horietatik 20.525.423 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, 43.983.051 euro 2026ko konpromiso-kredituari, eta 21.991.526 euro 2027ko konpromiso-kredituari.».

Hau jarri behar da:

«– A lerroa: 86.500.000 euro lehentasunez lanean dabiltzan langileei zuzendutako prestakuntza-eskaintza orokorrerako prestakuntza-planak egiteko; horietatik 20.525.423,73 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, 43.983.050,85 euro 2026ko konpromiso-kredituari, eta 21.991.525,42 euro 2027ko konpromiso-kredituari.».

– 2025/3960 (88/6) orrialdean, I. kapituluan, 1.2 artikuluan,

hau dio:

«– B lerroa: 2.000.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko prestakuntza-premiak aztertu eta detektatzeko azterlanetatik eratorritako prestakuntza-espezialitateei aurre egiteko prestakuntza-planak garatzeko; horietatik 500.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, 1.000.000 euro 2026ko konpromiso-kredituari eta 500.000 euro 2027ko konpromiso-kredituari.».

Hau jarri behar da:

«– B lerroa: 2.000.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko prestakuntza-premiak aztertu eta detektatzeko azterlanetatik eratorritako prestakuntza-espezialitateei aurre egiteko prestakuntza-planak garatzeko; horietatik 474.576,27 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, 1.016.949,15 euro 2026ko konpromiso-kredituari eta 508.474,58 euro 2027ko konpromiso-kredituari.».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala