
245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (131 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5444
ERABAKIA, 2025eko abenduaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez teknikarientzako eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 legearen 52. artikuluaren arabera, enplegu publikoko eskaintzaren bidez erantzungo zaie administrazio publiko bakoitzean dauden langileekin bete ezin diren eta aurrekontu esleipena duten giza baliabide premiei.
Bere aldetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen indarreko estatutuetako 59. artikuluak dio: «UPV/EHUk, bere autonomiaz baliatuta, administrazio eta zerbitzuetako langileak hautatuko ditu, funtzionarioak zein lan kontratudunak Lan eskaintza publikoa egingo du horretarako, deialdi publikoaren bidez, eta indarrean egongo den legerian jasotako sistemen bitartez hautatuko ditu langileak Edonola ere, berdin- tasun, merezimendu, gaitasun eta zabalkunde printzipioak bermatuko ditu.»
2025erako luzatutako 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. Uno 3 artikuluak, Espainiako Konstituzioaren 134.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, ezartzen du Enplegu Publikoaren Eskaintzaren konfigurazio zehatza langileen birjarpen tasaren bidez egingo dela.
20. artikuluko Dos.1.a) atalean eta 3.i) atalean xedatutakoaren arabera, 2025. urterako birjarpen tasa % 120ra iristen da. Honela banatzen dira eskainitako plazak:
– 32 plaza huts funtzionarioentzat; horietatik 2 barne promozioaren bidez betetzeko.
– 9 plaza huts lan kontratudunentzat.
Halaber, aintzat hartzen da ere desgaitasun bat duten pertsonentzako plazen erreserba, ehunekoa dagokion deialdian zehaztuko bada ere.
Era berean, enplegu publikoaren eskaintza honek barne hartzen du erretiro partzialagatiko txandakako lan kontratuko langile finkoen kontratazioetarako berariazko birjarpen tasa gehigarria, 2025ean, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak baimendu beharrekoa, hauek barne dituena:
– 2 plaza, lan kontratudunentzat.
Bi plaza hauek gehitu ahal izateko, aurretik Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak baimena eman behar du.
Enplegu publikoaren eskaintza hau Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zaio, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Halaber, egin beharreko negoziazio kolektiboaren xede izan da.
Adierazitakoa ikusita, Gobernu Kontseiluak:
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Onartzea 2025. urteko lan eskaintza publikoa, eranskinean jasota dagoen moduan.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Leioa, 2025eko abenduaren 11.
Errektorea,
JOSÉ RAMÓN BENGOETXEA CABALLERO.
Idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
ERANSKINA
2025EKO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Erretiro partzialagatiko txandakako lan kontratuko langile finkoen kontratazioetarako berariazko birjarpen tasa gehigarria, 2025ean, Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak baimendu beharrekoa:
RSS