
245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5437
1323/2025 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Atal Korporatiboko burua izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio-Sistemen Zuzendariordetzan Kudeaketako Informazio Sistemen-Negozioetarako Aplikazioen Zerbitzuan (Giza Baliabideen Arloa).
Ikusi da Atal Korporatiboko buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzako Informatika eta Informazio-Sistemen Zuzendariordetzan Kudeaketako Informazio Sistemen-Negozioetarako Aplikazioen Zerbitzuan (Giza Baliabideen Arloa). Deialdia 2025eko azaroaren 5eko EHAAn, 213. zenbakian, argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak baloratu ere aurkeztutako merezimenduen arabera. Aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak uste du Juan Manuel Garmendia Guzmán jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela-eta, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Juan Manuel Garmendia Guzmán jauna izendatzea, izendapen askeko lanpostu hau betetzeko: Atal Korporatiboko burua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzako Informatika eta Informazio-Sistemen Zuzendariordetzan Kudeaketako Informazio Sistemen-Negozioetarako Aplikazioen Zerbitzuan (Giza Baliabideen Arloa).
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko azaroaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Informatika eta Informazio-Sistemen Zuzendariordetzari eta Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS