
245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5436
1296/2025 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako zuzendaritzako idazkaria izendatzekoa.
Ikusi da deialdia egin zela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako zuzendaritzako idazkariaren lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 16ko 1030/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko azaroaren 3ko EHAA, 210. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Fernando Herrero González jaunak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Adierazitako guztiagatik, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Fernando Herrero González jauna zuzendaritzako idazkari izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko azaroaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS