
245. zk., 2025eko abenduaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 3 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
5435
AGINDUA, 2025eko abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berriak.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022-09-30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-maistrak, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear daudenak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren zenbait epairen bidez, baietsi egin dira izangai batek jarritako errekurtsoa Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren aurka (agindu horren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zen), eta beste izangai batek jarritako errekurtsoa Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren aurka (agindu horien bidez, argitara eman zen hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten pertsona hautatuen bigarren zerrenda ere, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik) eta 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka (agindu horren bidez karrerako funtzionario izendatu ziren hautatutako izangaiak).
Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin dira:
Langileak Kudeatzeko zuzendariak 2025eko uztailaren 10eko Ebazpena eman du, zeinaren bidez aldatzen baitira Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko ebazpenak (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzenduak). Ebazpen horiek, hain zuzen ere, argitara eman zituzten, hurrenez hurren, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduak eta lehiaketako puntuazio orokorrak.
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 30eko Aginduaren bidez, seigarren aldiz aldatu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, eta hirugarren aldiz aldatu zen 2023ko urriaren 30eko Agindua, hainbat espezialitatetan hautatutzat joz bertan zerrendatzen diren hautagaiak.
Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 5eko Aginduaren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen hirugarren zerrenda osagarria, bai eta deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten pertsona hautatuen hirugarren zerrenda ere.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, egiaztatu ondoren hautatutakoek betetzen dituztela deialdietan parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak eta espezifikoak, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatzen dira.
Azaldutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina (agindu horren bidez, karrerako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak), bertan honako hauek sartzeko:
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.
Espezialitatea: Euskara eta Literatura.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Kidegoa: Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleak.
Espezialitatea: HEO Italiera.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Agindu honen bidez, lehen atal honetan izendatutako pertsonak karrerako funtzionario gisa sartutzat joko dira 2023ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Hala ere, esleitutako langileen erregistro zenbakiaren (L.E.Z.) ondoren (1. HE) adierazita agertzen den pertsonen kasuan, karrerako funtzionario izendatzeko, 3 urteko epean egiaztatu beharko dute adierazitako hizkuntza-eskakizuna, karrerako funtzionario izendatzen dituzten unetik; izan ere, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 2.1.f oinarriaren 5. paragrafoan aurreikusitako kasuan daude.
Bigarrena.– Karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak. Hauek dira:
Kidegoa: Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak.
Espezialitatea: Ibilgailuen mantentze-lanak.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 5eko Aginduaren seigarren apartatua aplikatuz, zeinaren bidez argitara eman baitzen hautatutako pertsonen hirugarren zerrenda osagarria, bigarren apartatu honen arabera egindako izendapenak eta lanpostu-jabetzeak ondorioak izango ditu osasun-azterketa gainditu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera; hau da, 2025eko abenduaren 1etik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila /
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS