Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2025eko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5433

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Sopelako Udalak itsas-lehorreko jabari publikoko lur batzuk okupatzeko egin duen eskaera, Barinatxe hondartzan bi surf eskola eta Arrietara hondartzan hiru surf eskola (Sopela eta Getxo) jarri ahal izateko.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, baimen-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Sopelako Udalak baimena eskatu dio Zuzendaritza honi itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko, Barinatxe hondartzan bi surf eskola eta Arrietara hondartzan hiru surf eskola jartzeko, 4 urtez, Sopela eta Getxo udalerrietan.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2025/026431 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean –iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera–, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko edo oharrak egiteko.

Jendaurrean jartzeko tramite honi dagokion dokumentazioa eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan:

https://www.euskadi.eus/iljp-eskaera-surf-eskolak-sopelan/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala