Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2025eko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5432

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariena, Azti Fundazioak Bermeoko (Bizkaia) eta Hondarribiko (Gipuzkoa) kostaldeen parean arrain-komunitateak monitorizatzeko lineak instalatzeko egin duen baimen-eskaria jendaurrean jartzen duena.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, baimen-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

AZTI Fundazioak itsasoaren eta lurraren arteko jabari publikoa okupatzeko baimena eskatu du zuzendaritza honetan, Bermeoko (Bizkaia) eta Hondarribiko (Gipuzkoa) kostaldeen parean arrain-komunitateak monitorizatzeko lineak instalatzeko.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2025/018436 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan dago:

https://www.euskadi.eus/iljp-emakida-eskaera-arrainak-monitorizatzea-bermeo-hondarribi/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 28a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala