Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2025eko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5423

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda (koprodukzio ahalmena duten zinema-proiektuen nazioarteko kogarapenerako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Agindua).

AURREKARIAK

1.– 2024ko abenduaren 31n argitaratu zen EHAAn Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 23ko Agindua, koprodukzio ahalmena duten zinema-proiektuen nazioarteko kogarapenerako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, administrazio-egintzak, edozein motatako hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretako egintzak direnean, beti argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda (I. eranskina), ukatu diren eskabideen zerrenda (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideen zerrenda (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala