Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2025eko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5422

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erabakiaren berri ematen duena.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2025eko maiatzaren 20an argitaratu zen EHAAn 2025eko maiatzaren 6ko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2025. urteko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.

2.– Aginduaren 14.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei ebazpena banan-banan jakinaraziko bazaie ere.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala