
244. zk., 2025eko abenduaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5420
AGINDUA, 2025eko abenduaren 9koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Laguntzaile Teknikoen Kidegoko eskaletako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko balorazio-batzordearen osaera.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko eskaletako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorrerako deialdia egin zen. Deialdi horretan, balorazio-batzordea osatzen duten pertsonen izendapena jasotzen da.
Balorazio-batzorde horretako lehen bokal izendatutako pertsona legezko ezintasun-egoera batean dago, eta, beraz, beste izendapen bat egin behar da.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen VIII. tituluko II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeari buruz ezarritakoarekin bat etorriz, eta lege horren 18.2.t) artikuluaren bidez emandako eskudantziak baliatuz –Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatuari dagokionez–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Arkaitz Arteaga Elorriaga izendatzea Laguntzaile Teknikoen Kidegoko eskaletako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko balorazio-batzordeko lehen bokal.
Izendatutako pertsona balorazio-batzordeko kide izango da, ez baldin badu legezko ezgaitasunik, ezintasunik edo bateraezintasunik, abstentzio-kausarik edo ezinbesteko kausarik.
Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS