Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2025eko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5419

AGINDUA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariak idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Carmen Aguirre Lasa andreak, berak hala eskatuta, Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 45 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2025eko abenduaren 9an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala