Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2025eko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5417

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko dena.

Aprobetxamenduen Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpen-saiakera eginda, eta hau egin gabe geldituta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentziaren ustez beharrezkoa dela iragarki honen I. eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden eskubideak azkentzeko administrazio-prozedurak hastea, bertan azaldutako arrazoiengatik.

Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163. eta 164. artikuluetan eta horiekin bat datozen gainerakoetan jasotako izapideen arabera izapidetuko dira.

Horri dagokionez, 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, ura ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.

Edozein administrazio-egintza gauzatu aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziari.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala