Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2025eko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5414

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 3koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita jendaurrean jartzeko izapidea, eta behin betiko onartzen baita «Santurtziko (Bizkaia) Etxe-Uli zabortegia berreskuratzeko eraikuntza-proiektua. Molino Erreka desbideratzea» proiektua eta proiektu horren ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2025eko ekainaren 5ean emandako Ebazpenaren bitartez, «Santurtziko (Bizkaia) Etxe-Uli zabortegia berreskuratzeko eraikuntza-proiektua. Molino Erreka desbideratzea» proiektuari hasierako onespena eman zitzaion, ingurumenaren gaineko inpaktuaren azterlanarekin batera, eta jendaurrean jarri zuen.

Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2025eko ekainaren 19an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu, eta eragindako administrazioei egindako kontsulten lau erantzun jaso dira, Ingurumen-ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horiei guztiei erantzun die Sprilurrek, eta proiektuan aldaketak egin dira, Ingurumen-Inpaktuaren Azterketari eskatutako neurriak eta azterlanak barne.

2025eko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak proiektu horren ingurumen-inpaktuaren adierazpena onartu zuen.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.

Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2010eko ekainaren 29ko saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluari jarraituz, lege bereko 15.m) artikuluaren eta Agentziako Estatutuen 10.3 artikuluaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onetsi behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Santurtziko (Bizkaia) Etxe-Uli zabortegia berreskuratzeko eraikuntza-proiektua. Molino Erreka desbideratzea» proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea, bai eta haren ingurumen-inpaktuaren azterlana ere.

Bigarrena.– «Santurtziko (Bizkaia) Etxe-Uli zabortegia berreskuratzeko eraikuntza-proiektua. Molino Erreka desbideratzea» proiektua behin betiko onartzea.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra jotzeko, errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Transitzio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala