
243. zk., 2025eko abenduaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 4 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
5412
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 10ekoa, Finantzen Euskal Institutuko zuzendariarena, lanpostu-zerrenda aldatzea argitaratzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 22ko 15/2007 Legeak, zazpigarren xedapen gehigarrian, Finantzen Euskal Institutua sortu eta arautu zuen.
Gero, abenduaren 21eko 19/2023 Legea onartu zen, Finantzen Euskal Institutua erregulatzen duena. Lege hori onartzean, indargabetuta geratu ziren bertan ezarritakoaren kontra doazen xedapen guztiak eta, bereziki, 15/2007 Legearen zazpigarren xedapen gehigarria.
Lege berrienak 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Institutuko Administrazio Kontseiluaren ahalmena da, Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, institutuaren barne-antolaketa finkatzea eta aldatzea onestea, bere burua antolatzeko ahala erabiliz, estatutuetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuak, Euskal Finantza Erakundearen Estatutuak onartzekoak, 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazio Kontseiluaren eskumena da erakundeko barne-antolaketa, plantilla eta, hala dagokionean, lanpostuen zerrenda onartzea; horretarako, Zuzendaritza Nagusiak proposamena egingo du eta funtzio publikoan eskudun den organoak txostena emango du. Dekretu hori indarrean egongo da Institutua arautzen duen indarreko legean ezarritakoaren kontra egiten ez badu.
Ebazpen honen bidez, Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legeak 45.3 artikuluan ezarritakoa bete nahi da, bertan ezartzen baita lanpostu-zerrendak eta haietan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.
Lanpostu-zerrenda hau 218/2008 Dekretuan eta 19/2023 Legean xedatutakoaren arabera izapidetu da, aplikatu beharreko gainerako arauekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren organismo autonomoetarako oro har onartutako irizpideak errespetatuz.
Beraz, Administrazio Kontseiluak 2025eko uztailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Finantzen Euskal Institutuko lanpostu-zerrendaren aldaketa (ebazpen honen eranskinean jasota dago) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2025eko abenduaren 10a.
Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,
AMAIA DEL VILLAR RODRIGO.
RSS