Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2025eko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
5410

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 4koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, laguntzen deialdia egin zen 2025-2027 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko.

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen entitate onuradunak eta eman zaizkien diru-kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.

2025eko urriaren 21ean ebatzi zen deialdia, eta hurrengo egunean Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen entitate onuradunak eta zein emandako diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea 2025-2027 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko emandako laguntzen entitate onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak. Ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a.

Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala