Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2025eko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5407

AGINDUA, 2025eko azaroaren 18koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak (agindu horren bidez, iragartzen eta arautzen dira 2025. urteko goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak).

AURREKARIAK

1.– 2025eko uztailaren 4an, EHAAn argitaratu zen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Agindua. Agindu horrek iragartzen eta arautzen ditu 2025. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.

2.– 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren 15. artikuluak ezartzen du ezen dirulaguntzak emateko aginduaren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen eskatzaileei banan-banan jakinaraztea ebazpena.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean argitara ematea, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Bigarrena.– Agintzea agindu hau argitaratu dadila Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, interesatu guztiei ezagutzera emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala