
243. zk., 2025eko abenduaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (754 KB - 112 orri.)
- EPUB (4109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
5405
AGINDUA, 2025eko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketa baterako deialdia egiten baita unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetze aldera.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriaren laugarren paragrafoan eta irailaren 21eko 4/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (4/2023 Legegintzako Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena da), eta Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeetan plaza hutsak daudenez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egitea aurreikusten da, autonomia-erkidego honen berezko kudeaketako lurralde-eremuan.
Era berean, deialdi honen I. eranskineko merezimenduen baremoari dagokionez, kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenaren oraintsuko jurisprudentzia, zeinaren arabera ezin diren desberdin baloratu karrerako funtzionario gisa, langile finko gisa eta bitarteko funtzionario edo iraupen jakineko langile gisa eta langile lan-kontratudun gisa egindako zerbitzuak, baldin eta lanpostu berberetakoak badira eta eginkizunak berdinak edo antzekoak badira. Izan ere, bestela, EBJAren jurisprudentziaren arabera, diskriminazio-tratua egongo da, zeina Kontseiluaren 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EE Zuzentarauak debekatzen baitu. Zuzentarau horrek iraupen jakineko lanari buruzko ESK Europako Sindikatuen Konfederazioaren, UNICE Europako Erkidegoko Industrien Batasunaren eta CEEP Enpresa Publikoen Europako Zentroaren esparru-akordioa jasotzen du.
Horrenbestez, aipatutako araudian xedatuaren babesean eta Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeetan lanpostu hutsak badaudenez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
1.– Autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketa batera deitzea unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetze aldera.
2.– Deialdi hori arautuko duten oinarriak onartzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
OINARRIAK
SUMARIOA
I. kapitulua. Oinarri orokorrak.
II. kapitulua. Parte hartzeko betekizunak eta izaera.
1. atala: Orokorrak.
2. atala: Maisu-maistren kidegoa.
3. atala: Bigarren Hezkuntzako irakasle eta katedradunen kidegoak.
4. atala: Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.
5. atala: Hizkuntza-eskola ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen eta irakasleen kidegoak.
III. kapitulua. Borondatezko parte-hartzea.
IV. kapitulua. Nahitaezko parte-hartzea.
V. kapitulua. Lehentasun-eskubideak.
VI. kapitulua. Konkurrentzia-eskubidea.
VII. kapitulua. Parte hartzeko eskabideak, dokumentazioa eta barematzeko aukerak.
VIII. kapitulua. Merezimenduen baremoaren aplikazioa.
IX. kapitulua. Prozeduran onartzeari eta puntuazio-emateari buruzko ebazpenak.
X. kapitulua. Destinoak esleitzea, lanpostuari uko egitea eta lanpostuaz jabetzea.
XI. kapitulua. Datu pertsonalak.
I. eranskina. Merezimenduen baremoa.
II. eranskina. Ikastetxeen zerrenda.
III. eranskina. HHIko ikastetxeei buruzko informazioa.
IV. eranskina. Espezialitateak.
V. eranskina. Kidegoen, lurraldeen eta hizkuntza-eskakizunen kodeak.
VI. eranskina. Beste baldintza batzuk egiaztatzea.
I. KAPITULUA
OINARRI OROKORRAK
Lehenengoa.– Deialdia.
1.– Autonomia Erkidegoko mailako lekualdatze-lehiaketa baterako deialdia egiten zaie hamargarren eta hamaikagarren oinarrietako kasuetan dauden unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-kidego hauetako karrerako funtzionarioei:
a) Maisu-maistrak.
b) Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
c) Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.
d) Desagertzear dauden Lanbide Heziketako irakasle teknikoen irakasleak.
e) Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak.
f) Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.
g) Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.
h) Bigarren Hezkuntzako katedradunak.
i) Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunak.
j) Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.
k) Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak.
2.– Lehiaketa honetan parte hartzeko deialdian sartzen dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioko irakasle kidegoetan sartzeko hautaketa prozesuetan aukeratuak izanik ikasturte honetan praktikak egiten ari direnak.
3.– Lehiaketa honetan, honako xedapen hauek bete behar dira:
– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatua.
– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
– 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoa Eraldatzeko Neurriei buruzkoa (aipatutako estatutuaren arau bidez garatu arte indarrean jarraitzen duten artikuluak).
– 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
– 1364/2010 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituena, uztailaren 16ko 677/2024 Errege Dekretuak aldatua.
– 47/1993 Dekretua, martxoaren 9koa, Irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-egunak zehazteko irizpideak ezartzen dituena.
– 42/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Irakaskuntzako lanpostuetan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena.
– 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin baliokidetzekoa (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuaren eta apirilaren 18ko 65/2023 Dekretuaren bidez aldatua).
– 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena (eta 2022ko ekainaren 16ko Agindua, dekretu horren eranskina eguneratzekoa).
– 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa.
– Aplika daitezkeen gainerako xedapenak eta deialdi honetan ebatzitakoa.
Bigarrena.– Eskaintzen diren lanpostuak.
1.– Lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostuak, behin-behinean eta behin betiko, Langileen Kudeaketarako zuzendariaren ebazpen baten bidez finkatuko dira. Behin-behinean, destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena eman baino lehen, eta, behin betiko, destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena eman baino lehen. Ebazpen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ webgunean eta https://hezigunea.euskadi.eus webgunean argitaratuko dira.
2.– Eskaintzen diren lanpostuen artean, 2025eko abenduaren 31n dauden lanpostu hutsak eta 2025/26 lehiaketaren ebazpenetik ondorioztatzen direnak sartuko dira. Gainera, nahitaezko erretiroen ondorioz 2025-2026ko ikasturtea amaitu bitartean sortzen diren lanpostu hutsak sartu ahalko dira. Batzuk zein besteak eskainiko dira hezkuntza-plangintzan haien funtzionamenduaren jarraitutasuna aurreikusita dagoenean, eta ikastetxe berean irakasleak egonkortzeko ezartzen diren irizpideen arabera.
3.– Hutsik geratzen diren lanpostuen definizioan akatsen bat gertatzen bada edo eskolako plangintzan jarraitutasuna aurreikusi ez zaion lanposturen bat bada, dagokion aldaketa argitaratuko da.
4.– 2025-2026ko ikasturterako Lanpostuen Zerrendaren arabera ikastetxe bateko lanpostu batean aurreikusita badago eskolak eman ahal izatea ikastetxe horri atxikitako beste herri batzuetako ikastetxeetan, harreman horretan ibiltaritza ezarri den edozein ikastetxetan emango dute zerbitzua halako lanpostuan destinoa lortzen duten langileek. Lanpostuen zerrendan adierazi egiten da zein diren egoera horretan dauden lanpostuak, «ibiltari» izenarekin (maisu-maistren kasuan, HHI Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetako Hezkuntza Orientazioko espezialitateko lanpostuetan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren kasuan).
5.– Era berean, maisu-maistren kasuan, PTE SING eta ALE SING zutabeetan adierazten dira Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza espezialitateetako izaera bereziko plazak, hurrenez hurren. Era berean, ingeleseko B2 eskakizuna duten plaza bereziak, espetxeetan zerbitzuak emateagatiko plaza bereziak eta, azkenik, UHEI Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren plaza bereziak adierazten dira.
II. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK ETA IZAERA
1. ATALA
OROKORRAK
Hirugarrena.– Betekizunak.
1.– Deialdi honetan, hauek parte hartu ahalko dute: lehenengo oinarrian aipatzen diren eta urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituzten langileek (errege-dekretu horrek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle-kidegoetako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen ditu). Hori bai, bosgarren oinarrian aurreikusitako hizkuntza-eskakizunaren betekizunak bete behar dituzte, bai eta lehiatzen diren kidegoari eta espezialitateari edo lanpostu motari dagokienez kapitulu honetako ataletan eskatzen direnak ere.
Bigarren Hezkuntzako, hizkuntza-eskola ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek dagozkien mailetako irakasleen kidegoetako funtzionarioekin batera hartuko dute parte, lanpostu huts berak lortzeko, hargatik eragotzi gabe aipatutako katedradunen kidegokoak izateagatik aplikatu beharreko merezimendu espezifikoak aplikatzea.
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioek, desagertzear dauden Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionarioek eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko karrerako funtzionarioek, baldin eta Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako espezialitateen titularrak badira, elkarrekin parte hartuko dute antolatzen diren lekualdatze-lehiaketetan, eta titular diren espezialitateetan eskaintzen diren lanpostu hutsetara mugitu ahal izango dira.
2.– Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzerako bete beharko dira, eta lanpostuaz jabetu arte eutsi beharko zaie.
Laugarrena.– Parte-hartzearen izaera.
1.– Parte hartzea borondatezkoa izango da hamargarren oinarrian jasotako kasuetan.
2.– Parte hartzea nahitaezkoa izango da hamaikagarren oinarrian jasotako kasuetan.
Bosgarrena.– Hizkuntza-eskakizuna.
1.– Hurrengo apartatuan jasotako salbuespenarekin, derrigortasun-data beteta daukaten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak eskatzeko, ezinbestekoa izango da dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izatea, edo, bestela, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan aipatutako titulu edo hizkuntza-egiaztapenen jabe izatea (martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua –apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria– martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak aldatu zuen; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, berriz, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin baliokidetzekoa da, eta uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuak eta apirilaren 18ko 65/2023 Dekretuak aldatu zuten).
2.– Ez da beharrezkoa hizkuntza-eskakizuna edo titulu edo egiaztagiri baliokiderik egiaztatzea, baldin eta egiaztatzen bada apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan (dekretu horretan ezarritako eran) eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuak egindako aldaketan aurreikusitako salbuespenak gertatzen direla (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen dituena da).
2. ATALA
MAISU-MAISTREN KIDEGOA
Seigarrena.– Maisu-maistren kidegoko funtzionarioentzako lanpostuak eta parte hartzeko betekizunak.
1.– Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lanpostuak, espezialitate hauetan: Haur Hezkuntza; Lehen Hezkuntza; Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa; Atzerriko Hizkuntza: Frantsesa; Gorputz Hezkuntza; Musika; Pedagogia Terapeutikoa, eta Entzumena eta Hizkuntza.
Lanpostu horiek honako hauek eskatu ahalko dituzte: kidegoan sartzeko hautapen-prozedura gainditu ondoren edo azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan aurreikusitako bideen bitartez espezialitateko titulartasuna egiaztatzen duten maisu-maistrek. Baita urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera eta errege-dekretu hori indarrean jarri aurreko araudiaren arabera horietarako gaituak izan direnek edo gaitasun hori azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera aitortua dutenek ere.
2.– Lehen Hezkuntzako euskarazko lanpostuak.
Lanpostu horiek baldintza hauetako bat betetzen duten maisu-maistrek eska dezakete:
a) OHOko Euskal Filologiaren arloko lanpostuetan aritzeko gaituak izatea, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean jarri aurreko legediaren arabera.
b) 2. hizkuntza-eskakizuna edo hizkuntza-eskakizun horren hizkuntza-ziurtagiri homologatu edo baliokideetakoren bat lortzeko probak gainditu izana, bosgarren oinarrian adierazitako araudiaren arabera.
3.– Lehen Hezkuntzako aholkulari lanpostuak.
Lanpostu horiek baldintza hauetako bat betetzen duten maisu-maistrek eska ditzakete:
a) Urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean jarri aurretik zegoen araudiaren arabera aholkulari lanpostua betetzeko gaituta egotea.
b) Hezkuntza Bereziko Arloko edo Pedagogia Terapeutikoko gaikuntza dakarten titulazioetako baten jabe izatea edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1993ko urriaren 14ko Aginduaren arabera (1993-11-23ko EHAA) arlo horretako gaikuntza dakarten egoeretako batean egotea.
c) Honako lizentzia, gradu edo titulu baliokide hauetako baten jabe izatea: Psikologia; Pedagogia; Psikopedagogia; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, psikologiaren alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, pedagogiaren alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Hezkuntza Zientziak, hezkuntza-zientzien alorreko edozein espezialitatetan; Filosofia eta Letrak, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien alorrean, psikologiako espezialitatean; Filosofia eta Letrak, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien alorrean, hezkuntza-zientzien espezialitatean; Filosofia eta Letrak, psikologiaren alorrean; Filosofia eta Letrak, pedagogiaren alorrean; Filosofia eta Letrak, hezkuntza-zientzien alorrean.
d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatu edo homologatutako aholkulari-ikastaroren bat gainditu izana. Ikastaro horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko urriaren 14ko Aginduaren IV. eranskinean zerrendatutakoak dira (1993-11-23ko EHAA).
4.– HHE Helduen Hezkuntzako lanpostuak.
Helduen Hezkuntza-Hasierako Ikasketak, Helduen Hezkuntza-Ingelesa eta Helduen Hezkuntza-Frantsesa lanpostuak Lehen Hezkuntza, Ingelesa edo Frantsesa espezialitateak hurrenez hurren dauzkaten maisu-maistrek eska ditzakete. Hauek ere eska ditzakete: 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera eta errege-dekretu hori indarrean jarri aurreko araudiaren arabera lanpostu horietarako gaituak izan direnek, edo gaitasun hori azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera aitortua dutenek.
5.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetarako lanpostuak.
Lanpostu horiek hauek eskatu ahalko dituzte: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrean xedatuta dagoenaren arabera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuetara behin betiko atxikita dauden maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.
Era berean, lanpostu horiek aukeratu ahal izango dituzte aurreko paragrafoan aipatzen den atxikipen-baldintza bete zuten baina lanpostua ezabatzeagatik galdu duten pertsonek, baldin eta gerora ez badute behin betiko destinorik lortu beste irakaskuntza batzuetan.
Nolanahi ere, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluarekin bat etorriz, zer espezialitatetako gaikuntza duten, espezialitate horietako lanpostuak soilik eskatu ahal izango dituzte.
Aipatutako atxikipen horretaz gainera, honako hau eskatuko da:
a) Erantsitako zerrendako eskuineko zutabean jasotako espezialitateetako lanpostuak eskatzeko, ezkerreko zutabean aipatutako gaikuntza egiaztatu beharko dute:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Teknologia arloko lanpostuak betekizun hauek betetzen dituzten maisu-maistrek eska ditzakete:
– Titulazio hauetakoren bat edukitzea: Goi Mailako Ingeniaritza; Arkitektura, Fisika, Kimika edo Zientzietako Lizentzia; Ingeniaritza Teknikoa; Arkitektura Teknikoa; Itsasketa Zibileko lizentzia edo diplomatura, edo haiei dagozkien graduak; edo edozein arlotako bigarren graduko Lanbide Heziketa (administraziokoa, osasunekoa edo etxekoa izan ezik), edo goi-mailako teknikari baliokidea, edo
– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak antolatutako edo homologatutako 250 ordu edo gehiagoko Oinarrizko Teknologiari buruzko ikastaroetan parte hartu izana.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Plastika- eta Ikus-hezkuntza arloko lanpostuak betekizun hauek betetzen dituzten maisu-maistrek eska ditzakete:
– Titulazio hauetakoren bat edukitzea: Goi Mailako Ingeniaritza, Arkitektura, Arte Ederrak, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo haiei dagozkien graduak, edo bigarren graduko Lanbide Heziketako Delineazio arloa edo goi-mailako teknikari baliokidea.
6.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoko lehen bi mailetarako lanpostuak.
Lanpostu horiek Pedagogia Terapeutikoko espezialitateko titulartasuna egiaztatzen dutenek eska ditzakete, bai eta 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera eta errege-dekretu hori indarrean jarri aurreko araudiari jarraituz horretarako gaituak izan direnek ere, bosgarren apartatuko lehen lerrokadan adierazitako mugapena eduki gabe, hau da, DBHko lehen bi mailetako lanpostuetara behin betiko atxikita egoteko baldintza bete behar izan gabe.
7.– Maisu-maistren kidegoko lanpostuen zerrendan lanpostu bereziak deitutakoak.
a) Ingelesezko irakaskuntzako lanpostuak, Hegoa HLHIkoak:
Ingelesez emateko espezialitateetako lanpostuak IV-1 eranskinean jasotako espezialitateetako titularrak diren irakasleek eskura ditzakete, baldin eta maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako titulu, gaikuntza edo ziurtagiri hauetakoren bat egiaztatzen badute (73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako arloak edo ikasgaiak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena; eta 2022ko ekainaren 16ko Agindua, dekretu horren eranskina eguneratzen duena):
– Filologiako Lizentzia, Filosofia eta Letretako Lizentzia (Filologia atala) eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Lizentzia, eskatutako hizkuntzakoa, edo gradu baliokidea.
– Itzulpengintza eta Interpretazioko Diplomatura, eskatutako hizkuntzakoa.
– Eskatutako hizkuntzan atzerriko hizkuntzako gaikuntza edo espezialitatea duen maisu edo maistra.
– Eskatutako hizkuntzan, atzerriko hizkuntzan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo handiagoa dutela egiaztatzea, aipatutako 73/2012 Dekretuaren eranskinean (2022ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez eguneratutako eranskina) ageri den titulu edo ziurtagiriren baten bidez.
Hegoa HLHIn ingelesezko irakaskuntzako lanpostuak eskatzeko interesa dutenek 2. aukera Ingelesa adierazi beharko dute eskabidean, Elebitasuna eremuan, hemeretzigarren oinarriaren 5. atalean adierazten den moduan.
b) Espetxeetan zerbitzuak emateko lanpostu bereziak (CEPA Paulo Freire, CEPA Denon Eskola eta CEPA Donostia).
Helduen Hezkuntza-Hasierako Irakaskuntzako, Helduen Hezkuntza-Ingeleseko eta Helduen Hezkuntza-Frantseseko lanpostu bereziak, lanpostuen zerrendan horrela kalifikatuak, hauek eska ditzakete: Lehen Hezkuntzako, Ingeleseko edo Frantseseko espezialitatearen titulartasuna, hurrenez hurren, egiaztatzen duten maisu-maistrek. Era berean, 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera eta errege-dekretu hori indarrean jarri aurreko araudiaren arabera dagokion espezialitaterako gaituak izan direnek ere eskatu ahal izango dute, edo azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera gaikuntza hori aitortua dutenek.
c) Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza espezialitateetako lanpostu bereziak.
Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza espezialitateetako lanpostu bereziak, hurrenez hurren, Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza espezialitateen titulartasuna egiaztatzen duten maisu-maistrek eska dezakete. Era berean, 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera eta errege-dekretu hori indarrean jarri aurreko araudiaren arabera dagokion espezialitaterako gaituak izan direnek ere eskatu ahal izango dute, edo azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera gaikuntza hori aitortua dutenek.
d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko Pedagogia Terapeutikoko espezialitateko lanpostu bereziak (HHE).
Pedagogia Terapeutikoko espezialitatearen titulartasuna egiaztatzen duten maisu-maistrek eskatu ahal izango dituzte Pedagogia Terapeutikoko espezialitateko lanpostu bereziak, lanpostu-zerrendan horrela kalifikatuta daudenak. Era berean, 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera eta errege-dekretu hori indarrean jarri aurreko araudiaren arabera dagokion espezialitaterako gaituak izan direnek ere eskatu ahal izango dute, edo azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera gaikuntza hori aitortua dutenek.
e) UHEI Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko lanpostu bereziak.
Helduen Hezkuntza-Ingeleseko eta Helduen Hezkuntza-Hasierako Irakaskuntzako espezialitateetako lanpostu bereziak, hurrenez hurren, Ingeleseko eta Lehen Hezkuntzako espezialitateen titulartasuna egiaztatzen duten maisu-maistrek eska ditzakete. Era berean, 1364/2010 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera eta errege-dekretu hori indarrean jarri aurreko araudiaren arabera dagokion espezialitaterako gaituak izan direnek ere eskatu ahal izango dute, edo azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera gaikuntza hori aitortua dutenek. Bide horietako edozein erabiliz, lanpostu horiek lortu nahi dituzten maisu-maistrek, gainera, lanpostuen zerrendan eskatzen diren baldintzak egiaztatu beharko dituzte, VI. eranskinean adierazten den moduan.
8.– Espezialitate berriak ezagutzea. Maisu-maistren kidegoa.
Azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluaren b) eta c) kasuetako batzuetan egoteagatik espezialitate berri bateko lanpostuak eskatu nahi dituztenek espezialitate berriaren aitorpena izan beharko dute. Horretarako, eskaera bat aurkeztu beharko dute EIZUko Enplegatuaren Atariaren bidez, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendua. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du, eskaera onartzeko edo ezesteko. Espezialitatea edo espezialitateak aitortzeko eskaera lekualdatze-lehiaketa honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin behar da. Espezialitate berria aitortzeko eskaera egiten ez bada, nahiz eta hori aitortzeko baldintzak bete, baliogabetu egingo dira lekualdatze-lehiaketako plazen eskaeran onartu ez diren espezialitateen eskaerak.
3. ATALA
BIGARREN HEZKUNTZAKO KATEDRADUN ETA IRAKASLEEN KIDEGOAK
Zazpigarrena.– Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoko funtzionarioentzako lanpostuak eta parte hartzeko betekizunak.
1.– II.2 eranskineko zentroetan eskaintzen diren irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak, IV.4 eranskinean adierazten diren espezialitateetakoak.
Dagozkion espezialitateen titularra denak eskatu ahal izango ditu lanpostu horiek.
2.– Curriculum-aniztasuneko lanpostuak: Hizkuntza eta Gizarte arloko lanpostuak (IV.5 eranskina).
Lanpostu horiek espezialitate hauetako bateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete: Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Frantsesa, Grekoa, Ingelesa, Alemana, Latina, Euskal Hizkuntza eta Literatura.
3.– Curriculum-aniztasuneko lanpostuak: Zientzia eta Teknologia arloko lanpostuak (IV.5 eranskina).
Lanpostu horiek espezialitate hauetako bateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Matematika, Teknologia eta Informatika.
4.– Helduen Hezkuntzako lanpostuak (IV.5 eranskina).
a) Komunikazio arloa. Ingelesa. Lanpostu horiek Ingelesa espezialitateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete.
b) Komunikazio arloa. Frantsesa. Lanpostu horiek Frantsesa espezialitateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete.
c) Komunikazio arloa. Gaztelania. Lanpostu horiek Gaztelania eta Literatura espezialitateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete.
d) Komunikazio arloa. Euskara. Lanpostu horiek Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete.
e) Gizarte arloa. Lanpostu horiek Geografia eta Historia espezialitateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete.
f) Zientzia eta teknologiaren arloa. Lanpostu horiek espezialitate hauetako bateko titularrak diren irakasleek aukeratu ditzakete: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Matematika, Teknologia eta Informatika.
5.– Kultura Klasikoko lanpostuak (IV.5 eranskina).
Lanpostu horien titularrek Latina eta Grekoa espezialitateak irakatsi ahal izango dituzte, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.
Lanpostu horiek behar bezala bereizita agertuko dira ikastetxeko lanpostu-zerrendan, eta aipatutako bi espezialitateetako batean titularrak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta katedradunek batzuk zein besteak eskatu ahal izango dituzte. Lanpostuak eskuratzen dituztenek Latineko zein Grekoko espezialitateari atxikitako irakasgaiak eman beharko dituzte derrigorrean.
6.– Hizkuntza indartzeko lanpostuak (IV.5 eranskina).
Lanpostu horiek espezialitate hauetako batean titularrak diren irakasleek aukeratu ahal izango dituzte: Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Frantsesa, Grekoa, Ingelesa, Latina, Euskal Hizkuntza eta Literatura, Filosofia eta Alemana.
7.– Ingelesez eta/edo frantsesezko irakaskuntzako lanpostuak.
Ingelesez eta/edo frantsesez irakasteko lanpostuak aukeratzeko, IV-4 eranskinean jasotako espezialitateren bateko irakasle titularra izan behar da, eta maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren 2. artikuluan jasotzen diren titulu, gaitze edo ziurtagiri hauetakoren bat eduki behar da (73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena da, eta 2022ko ekainaren 16ko Aginduak dekretu horren eranskina eguneratu zuen):
– Filologiako, Filosofia eta Letretako (Filologia atala) edo Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, eskatutako hizkuntzan; edo antzeko gradua.
– Itzulpengintza eta Interpretazioko diplomatura, eskatutako hizkuntzan.
– Eskatutako hizkuntzan atzerriko hizkuntzako gaikuntza edo espezialitatea duen maisua edo maistra.
– Eskatutako atzerriko hizkuntzan Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo hori baino maila handiagoa duela egiaztatzea, aipatutako 73/2012 Dekretuko eranskinean jasotako titulu edo ziurtagiriren baten bidez (2022ko ekainaren 16ko Aginduak eranskina eguneratu zuen).
Ingelesezko eta/edo frantsesezko irakaskuntzan lanpostuak eskatzeko interesa duenak eskabidean Elebitasuna ataleko 1. Frantsesa eta/edo 2. Ingelesa aukera hautatu beharko du, hemezortzigarren oinarriko 5. apartatuan adierazten den bezala.
8.– Zereginen Ikaskuntzarako Geletako lanpostuak, 907 kodea (IV-4 eranskina).
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratutako espezialitateren bateko titularrak diren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegotik datozen haiek eskatu ahal izango dituzte lanpostu horiek (205etik 231ra bitarteko espezialitateak).
9.– Lanbide Heziketako espezialitateetako Zereginen Ikaskuntzarako Gelako lanpostuak (IV-4 eta IV-6 eranskinak).
Lanbide Heziketako espezialitateetako titularrek eskatu ahal izango dituzte lanpostu hauek (205etik 231ra IV-4 eranskinaren kasuan eta 255etik 270era IV-6 eranskinaren kasuan).
10.– Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan adierazitakoa aplikatuta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu ez direnak.
Irakasle horiek IV-4 eranskinean adierazitako espezialitateetako lanpostuak lor ditzakete, titular diren espezialitateen arabera, II-2 eranskineko ikastetxeetan.
11.– UHEIko lanpostuak lortu nahi dituzten irakasleek Lanpostuen Zerrendan eskatzen diren baldintzak egiaztatu beharko dituzte, VI. eranskinean adierazten den moduan.
4. ATALA
LANBIDE-HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTEN KIDEGOA
Zortzigarrena.– 1.– Kidego horretako irakasleek berak titularrak diren, lV.6 eranskinean adierazten diren eta II.3 eranskineko zentroetan eskaintzen diren irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak eska ditzakete.
2.– Kolektibo hauek ere eska ditzakete IV-6 eranskinean adierazitako espezialitateetako lanpostuak, titular diren espezialitateen arabera, II-3 eranskineko ikastetxeetan:
a) Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek, desagertzear dagoen kidegokoek.
b) Aipatutako 2. apartatuan adierazitako espezialitateetako Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleek, baldin eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu badira azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.
5. ATALA
HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALETAKO, MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO KATEDRADUNEN ETA IRAKASLEEN KIDEGOAK
Bederatzigarrena.– Hizkuntza-eskola ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzako lanpostuak eta parte hartzeko betekizunak.
1.– Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoko funtzionarioak.
II.4 eranskineko zentroetan eskaintzen diren IV.7 eranskineko irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak eskatu ahal izango ditu dagokion espezialitateko titularra denak.
2.– Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoko funtzionarioak.
II.5 eranskineko zentroetan eskaintzen diren IV.8 eranskineko irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak eskatu ahal izango ditu dagokion espezialitateko titularra denak.
3.– Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen eta irakasleen kidegoko funtzionarioak.
II.6 eranskineko zentroetan eskaintzen diren IV.9 eranskineko irakaskuntzako espezialitateetako lanpostuak eskatu ahal izango ditu dagokion espezialitateko titularra denak.
III. KAPITULUA
BORONDATEZKO PARTE-HARTZEA
Hamargarrena.– Borondatezko parte-hartzerako baldintzak eta prozedura.
1.– Lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostuetan, borondatez, egoera hauetako batean dauden karrerako irakasle funtzionarioek parte har dezakete:
a) Jarduneko egoeran dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxeetan behin betiko destinoa duten horiek, baldin eta behin betiko azken destinoaz lehiaketa bidez jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaierara arte gutxienez bi urte iragan badira.
Ondorio horietarako, katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioei kontuan hartuko zaie dagokion irakasle-kidegoko karrerako funtzionario gisa lanpostu berean aurretik egin duten denbora.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxeetan aitortutako zerbitzu berezietako egoeran daudenek, baldin eta behin betiko azken destinoaz lehiaketa bidez jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaierara arte gutxienez bi urte iragan badira.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxeetan aitortutako borondatezko edozein eszedentzia-egoeratan daudenek.
Norberaren interesengatik edo familia elkartzeagatik borondatezko eszedentzian daudenen kasuan, funtzionarioak soilik parte hartu ahalko du, baldin eta ikasturte hau amaitzean egoera horretara pasa zenetik bi urte iragan badira.
Senitartekoak zaintzeko eszedentzian daudenen kasuan, funtzionarioak soilik parte hartu ahalko du baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zenetik –lehiaketa bitartez lortutakoa– aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez bi urte iragan badira.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxeetan hala deklaratuta eginkizunez gabetuta daudenek, baldin eta aurtengo ikasturtea amaitzen denean eginkizun-gabetzeko diziplina-zigorraren iraunaldia bukatu bada eta behin betiko azken destinoaz lehiaketa bidez jabetu zirenetik gutxienez bi urte iragan badira.
e) Beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan daudenek, baldin eta gutxienez bi urte iragan badira behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaieran.
2.– Lehiaketa honetan norberaren borondatez parte hartzeko, 1. apartatuan aipatutako langileek parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute, VII. kapituluan aipatutako moduan eta epean.
IV. KAPITULUA
NAHITAEZKO PARTE-HARTZEA
Hamaikagarrena.– Parte hartzeko kasuak eta nahitaez parte hartzeko prozedura.
1.– Lehiaketa horretan parte hartzera derrigortuta daude egoera hauetako batean dauden langileak:
a) Behin-behineko destinoa izan eta sail honen menpe dauden ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtean zehar zerbitzuak betetzen dihardutenak.
Langile horiek baldintza hauen arabera eskatu behar dituzte lanpostuak: titular diren espezialitateen eta egiaztatzen duten hizkuntza-eskakizunaren arabera, edo, maisu-maistren kidegoko langile funtzionarioen kasuan, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik zegoen araudiko gaikuntzaren arabera.
Oraindik behin betiko lehen destinoa lortu ez duten langile funtzionarioek eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren babespean deitutako sarrerarako hautapen-prozedurak gainditu dituztenek, berriz, hautatu zuten espezialitatearen lanpostua dagoen tokian lortu beharko dute betiko lehen destinoa.
Horretarako, espezialitate horri dagozkion lanpostuak eskatu beharko dituzte, Latineko eta Grekoko espezialitatekoak diren langile funtzionarioen kasuan izan ezik. Horiek, Latineko eta Grekoko espezialitatekoak ez ezik, Kultura Klasikoko lanpostuak ere eskatu eta lortu ahalko dituzte. Bestalde, Entzumena eta Hizkuntza eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitateetako funtzionarioek hauek eskatu eta lortu ahal izango dituzte: Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzakoak (36 eta 37), eta DBHko lehen ziklokoak (60).
b) Eszedentzia-egoeratik edo eginkizun-gabetzetik etorri eta behin betiko destinoa galdu dutenak, zerbitzu aktibora itzuli badira eta behin-behineko destino bat lortu badute sail honen menpeko zentro batean, deialdi hau argitaratu zen eguna baino lehen.
c) Nahitaezko eszedentziaren egoeratik edo eginkizun-gabetze irmo batetik etorri edo behin betiko destinoa galdu duenaren egoeratik lanpostu batera berriz sartzekotan daudenak, baldin eta egoera horiek sail honen menpeko ikastetxe batek deklaratu baditu.
d) Atzerriko lanpostuetara atxikita egon ondoren 2025-2026 ikasturtean sail honen kudeaketa-eremura itzuli behar dutenak edo, aurreko ikasturteetan itzulitakoak izanik, oraindik behin betiko destinorik lortu ez dutenak.
e) Epai bat edo errekurtso bati emandako ebazpen bat bete behar zelako edo behin betiko izaeraz betetzen zuten lanpostua espresuki ezabatu zaielako behin betiko destinoa galdu dutenak.
f) Agindu honetan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatua izan ondoren ikasturte honetan praktikaldia egiten ari dena.
g) Ezintasun iraunkorraren ondorioz erretiro-egoera aitortu ostean zerbitzu aktiborako birgaituak izan direnak.
2.– Lehiaketa honetan parte hartzera behartuta dauden langileek parte hartzeko eskabidea VII. kapituluan aurreikusitako moduan eta epeetan aurkeztuta eska ditzakete eskainitako lanpostuak.
Eskabiderik aurkezten ez bada edo eskatutako lanpostuetako bat ere lortzen ez bada, hamahirugarren oinarrian aurreikusitako ondorioa izango da.
Hamabigarrena.– Praktiketako funtzionarioei destinoa esleitzea.
Praktiketako funtzionarioei karrerako funtzionarioen ondoren esleituko zaie destinoa, hautatuak izan diren deialdiaren urtea kontuan hartuta (urte zaharrenari emango zaio lehentasuna, eta ez berrienari), eta deialdi bakoitzaren barruan lehentasunezko txanda hauek ezarriko dira, aipatzen diren hurrenkera beraren arabera:
1.– Talde bereko kidegoetara sartzea.
2.– Goi-mailako talde bateko kidegoetara sartzea.
3.– Txanda librea eta desgaitasuna dutenentzako txanda.
Txanda bakoitzaren barruan, kontuan hartuko da praktiketako funtzionarioaren izendapena zer zenbaki-ordenatan ageri den.
Praktiketako funtzionario izendatu dituzten bigarren urtean deialdi honetan parte hartzen dutenei deialdi honen I. eranskinean ezarritako merezimendu-baremoaren arabera esleituko zaie destinoa honako kasuetan: praktiketako funtzionario izendatutako lehenengo urtean praktiketako aldi hori atzeratzea baimendu bazaie Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 49. artikuluan aitortutako bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko baimenak hartzeagatik, edo aldi baterako ezintasun-egoeran egoteagatik, edo arrazoi berberengatik ezin izan badira ebaluatu. Pertsona horiek eskabidean, parte-hartze modalitate gisa, K modalitatea adierazi beharko dute (praktiketako funtzionarioak).
Praktiketako funtzionario izendatu dituzten bigarren urtean deialdi honetan parte hartzen dutenei praktiketako funtzionarioaren izendapenean agertzen diren ordena kontuan hartuta esleituko zaie destinoa, berriz, honako kasuetan: praktiketako funtzionario izendatutako lehen urtean praktikaldia gainditu ez badute edo aurreko paragrafokoez bestelako arrazoiengatik praktikaldia atzeratzea baimendu bazaie. Pertsona horiek eskabidean, parte-hartze modalitate gisa, K modalitatea adierazi beharko dute (praktiketako funtzionarioak).
Dagokien destinoa praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu izanak baldintzatuko du.
Hamahirugarrena.– Nahitaez parte hartu beharra izanik parteez hartzeak dakartzan esleipena eta ondorioak, edo eska daitezkeen lanpostu guztiak eskatu ez izanaren ondorioak.
1.– Hamaikagarren oinarriko a), b), c), f) eta g) letren kasuetan parte hartzera derrigortuta daudenek, parte hartzen ez badute edo behar bezainbeste lanpostu eskatzen ez badute, ondorio hauek izango dituzte:
a) Hamaikagarren oinarriko a), b) eta g) letretan aipatzen diren nahitaez parte hartzeko kasuetan, behartutako pertsonari behin betiko destinoa ofizioz eman ahalko zaio titular den espezialitateen eta egiaztatzen duen hizkuntza-eskakizunaren arabera bete ditzakeen lanpostuetan edo, maisu-maistren kidegoko langile funtzionarioen kasuan, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean jarri aurretik zegoen araudiaren arabera gaituta dauden lanpostuetan, salbu eta oraindik beren behin betiko lehen destinoa lortu ez duten eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren babespean deitutako sarrerarako hautapen-prozedurak gainditu dituzten langile funtzionarioen kasuan; kasu horietan, hautatu zuten espezialitateko lanpostuak soilik esleituko zaizkie ofizioz.
b) Hamaikagarren oinarriko c) letran aipatzen diren nahitaez parte hartzeko kasuetan, behartutako pertsona, lehiaketa horretan behin betiko destinoa lortzen ez badu, borondatezko eszedentziako egoeran geratuko da, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (EPOELTB) 89. artikuluaren 1.a) apartatuan adierazitako eran (testu bategin hori urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
c) Hamaikagarren oinarriko f) letran aipatzen den nahitaezko parte-hartzearen kasuetan, behartutako pertsonari ofizioz eman ahal izango zaio behin betiko lanpostua, hautatua izan den espezialitateko lanpostuen artetik.
2.– Hamaikagarren oinarriko d) eta e) letren kasuen arabera parte hartzera derrigortutako pertsonek, parte hartzen ez badute, ondorio hauek izango dituzte:
Hamaikagarren oinarriko d) eta e) letretan aipatzen den nahitaezko parte-hartzearen kasuan dagoen pertsonak lehiaketa horretan parte hartzen ez badu, ofizioz eman ahal izango zaio behin betiko destinoa, titularra den espezialitateen eta ziurtatua duen hizkuntza-eskakizunaren arabera bete ditzakeen lanpostuen artetik; edo, maisu-maistren kidegoko funtzionarioen kasuan, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua indarrean sartu aurreko araudiaren arabera gaituta dagoen lanpostuen artetik. Parte hartuz gero eskura ditzakeen lanpostu guztiak eskatu gabe, ez zaio ofizioz esleituko behin betiko destinoa.
3.– Hamaikagarren oinarriko a), b) eta g) letretako kasuetan dagoen parte-hartzaileak «Nahitaez parte hartzen bada soilik bete beharrekoa» izeneko epigrafea bete beharko du. Bertan, lehentasun-ordenaren arabera, deialdi honetan ezarritakoaren arabera aukera ditzakeen lanpostu-moten (espezialitatea) eta hizkuntzaren (hizkuntza-eskakizuna) kodeak adierazi beharko ditu, eta kode horiek kontuan hartuko dira ofizioz behin betiko destinoa esleitzeko, baldin eta borondatez eskatutako lanpostuetako batean ere destinorik lortu ez badu.
Oinarri honen 1., 2. eta 3. puntuetan adierazitakoaren arabera, destinoko ofiziozko esleipena aplikatu behar den kasu guztietan, esleipena II. eranskinean argitaratutako ikastetxeen hurrenkerari jarraituz egingo da, eskatutako irakasleen kidegoaren arabera.
4.– Halaber, hamaikagarren oinarriko a), b), f) eta g) letretako kasuetan dagoen parte-hartzaileak «Nahitaez parte hartzen bada soilik bete beharrekoa» epigrafean hautatu ahal izango du ofiziozko esleipenean kontuan hartu beharreko lurralde historikoa edo lurralde historikoak; lurralde bat baino gehiago adieraziz gero, lehentasun ordenan adierazi behar dira.
Parte hartzen ez badu edo lurralde historikoaren apartatua betetzen ez badu, 2025-2026 ikasturtean behin-behinean edo praktiketan zerbitzuak bete dituen lurralde historikoan soilik esleitu ahal izango zaizkio lanpostuak ofizioz. Behin-behineko destinoa eduki ezean, azken destinoa izan zuen lurralde historikoan egingo zaio esleipena.
2025-2026 ikasturtean behin-behinean zerbitzuak ematen dituen edo praktiketan dagoen lurraldea ez den lurralde historiko bakarra hautatzen bada adierazitako epigrafean, adierazitako lurralde historikoko lanpostuak soilik esleitu ahal izango zaizkio ofizioz.
Aurreko hiru lerrokadetan xedatutakoa ez da aplikatuko Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko funtzionarioen kasuan; haiei, izan ere, dituzten espezialitate eta hizkuntza-eskakizunen arabera aukeran dituzten lanpostuak esleitu ahal izango zaizkie ofizioz eta behin betiko, II-5 eranskinean argitaratutako ikastetxe guztien ordenari jarraituz betiere.
5.– Maisu-maistren kidegoko funtzionarioei ofizioz ez zaizkie inolaz ere esleituko honako hauei dagozkien lanpostuak:
Helduen Hezkuntza.
Zereginen Ikaskuntzarako Gelak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetako lanpostuak.
Lanpostu ibiltariak.
Berezitzat jotako lanpostuak.
6.– Inola ere ez zaizkie ofizioz esleituko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten kidegoetako langile funtzionarioei honako hauei dagozkien lanpostuak:
Helduen Hezkuntza.
Zereginen Ikaskuntzarako Gelak.
Curriculum-aniztasuna.
Hizkuntza indartzea.
Ingelesezko edo frantseseko irakaskuntza (elebiduna).
Lanpostu ibiltariak (Hezkuntza-Orientabidea espezialitatea HHIn).
Berezitzat jotako lanpostuak.
V. KAPITULUA
LEHENTASUN-ESKUBIDEAK
Hamalaugarrena.– Lehentasun-eskubideaz baliatzeko moduak, kasuak eta baldintzak.
Hemen aipatzen diren baldintzak betetzen dituen parte-hartzailea ikastetxe baterako lehentasun-eskubideaz eta/edo herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideaz baliatu ahalko da, eta, horretarako, hala adierazi beharko du parte hartzeko eskabide-orrian.
Ikastetxerako lehentasun-eskubidea erabiltzeak destinoa lortzeko lehentasuna dakar herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea erabiltzen dutenen aurrean.
Hamabosgarrena.– Ikastetxe baterako lehentasun-eskubidea.
1.– Behin betiko destinoa duen edo izan duen ikastetxe berean lanpostu berri bat lortzeko lehentasun-eskubidea izango du kasu hauetakoren batean dagoen eta ezartzen diren baldintzak betetzen dituen parte-hartzaileak, kasuak zerrendatzen diren lehentasun-ordenari jarraituz:
a) Ikastetxean behin betiko moduan betetzen zuen lanpostua ezabatu da (behin betiko beste destino bat lortzen duen arte izango du lehentasuna).
b) Ikastetxean behin betiko moduan betetzen zuen lanpostua aldatu da (behin betiko beste destino bat lortzen duen arte izango du lehentasuna).
c) Behar adina irakastordu izan ez, eta bere ikastetxetik lekualdatu dute.
d) Espezialitate berri bat eskuratzea. Lehentasun-eskubidea izango du eskuratutako espezialitate berri horretan lanpostu bat lortzeko, behin betiko destinoa duen ikastetxean. Eskubide horretaz baliatu ahal izango dira Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasleak. Lanpostu berria lortu ostean, eskubide hori beste espezialitate berri bat eskuratutakoan soilik erabili ahal izango da.
2.– Aurreko apartatu bakoitzean adierazitako egoeran karrerako bi funtzionario edo gehiago daudenean lanpostu bererako, lanpostua merezimenduen baremoa aplikatzean puntuazio altuena lortzen duenari esleituko zaio. Puntuazioetan berdinketak gertatzen badira, ikastetxean karrerako funtzionario gisa jarduneko egoerako benetako zerbitzuetan denbora gehien daramana lehenestea izango da berdinketa horiek hausteko lehen irizpidea, eta, beharrezkoa bada, merezimenduen baremoan (I. eranskina) aurreikusitako gainerako irizpideak erabiliko dira, bertan agertzen diren ordenan.
3.– Eskabidea nola bete:
Ikastetxe baterako lehentasun-eskubide hori erabili nahi duen irakasleak, parte hartzeko eskabidean («Ikastetxe baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan), eskubide hori erabiltzeko hautatu den ikastetxearen kodea eta eskubideaz baliatzeko arrazoia adierazi beharko ditu. Halaber, adierazi beharko du eskubide hori zer lanpostu-motatan (espezialitatea) eta hizkuntzatan (hizkuntza-eskakizuna) baliatu nahi duen, lehentasun-ordenan. Gainera, maisu-maistren kidegoko funtzionarioek ibiltaritza-apartatua aukeratuko dute, ibiltari izaera duten lanpostuak nahi badituzte.
Ikastetxerako lehentasun-eskubidea baliatzen dutenek, halaber, eskubide hori baliatzen ez duten beste lanpostu batzuk eskatu ahal izango dituzte, eta, horretarako, parte hartzeko eskabidearen «Eskatzen diren lanpostuak» epigrafea bete beharko dute. Bertan, hirugarren oinarrian 1. puntuan aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten lanpostu guztiak sartu ahal izango dituzte.
Hamaseigarrena.– Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea.
1.– Herri edo barruti bateko ikastetxeetan behin betiko destinoa lortzeko lehentasun-eskubidea izango du egoera hauetakoren batean dagoen parte-hartzaileak, zerrendatzen diren lehentasun-hurrenkeraren arabera:
a) Ikastetxe batean behin betiko izaeraz betetzen zuen lanpostua ezabatu edo aldatzen denean, beste behin betiko destino bat lortu arte, lehentasun-eskubidea izango du plaza edo lanpostua ezabatu den herri bereko beste ikastetxe bateko edo, hala badagokio, lanpostua ezabatu den ikastetxea dagoen barrutiko beste ikastetxe bateko lanpostu bat lortzeko.
b) Behar adina irakastordu ez izateagatik bere ikastetxetik lekualdatu dituztenek, ezabatutako lanpostuetako titularren baldintza beretan, behin betiko destinoa duten herrian edo, hala badagokio, barrutian dauden lanpostu hutsekiko lehentasun-eskubidea baliatu ahal izango dute.
c) Administrazio publikoan beste lanpostu bat betetzen hasi direnak, behin betiko betetzen zuten irakasle-lanpostua galduta, baldin eta lanpostu hura eten badute.
d) Behin betiko betetzen zuten lanpostua galdu dutenak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 89.1.c) artikuluan aurreikusitako familiarteko edo seme-alabak zaintzeko borondatezko eszedentzia-egoeran egoteagatik eta lanpostua gordetzeko zehaztutako denbora-tartea amaitzeagatik, baldin eta zerbitzu aktibora itzuli nahi badute edo behin-behinean itzuli badira (testu bategin hura urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
e) Kanpoan irakasle-lanpostuetara atxikita egon ondoren 2025-2026 ikasturtean sail honen kudeaketa-eremura itzuli behar duten funtzionarioak, edo aurreko ikasturteetan itzulitakoak izanik oraindik behin betiko destinorik lortu ez dutenak.
f) Epai bat dela-eta edo administrazioarekiko errekurtso baten ebazpena dela-eta azken behin betiko destinoa galdu dutenak.
g) Ezintasun iraunkorraren ondorioz erretiro-egoera aitortu ostean zerbitzu aktiborako birgaituak izan direnak.
2.– Lanpostu berera karrerako bi funtzionario edo gehiago aurkezten badira eta lehentasunezko kasu berean badaude, merezimenduen baremoa aplikatzean puntuazio handiena lortzen duenari esleituko zaio lanpostua. Puntuazioaren guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da, hurrenez hurren: baremoaren apartatu bakoitzeko puntuazio altuenari begiratuz eta apartatuek baremoan duten hurrenkera kontuan hartuz. Hala ere, berdinketak bere horretan jarraitzen badu, azpiapartatuetan lortutako puntuak hartuko dira aintzat, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz. Bi kasuotan, apartatu bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan apartatu bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan, ezta, azpiapartatuen kasuan, azpiapartatu horiei dagokien apartatuak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiapartatu bat edo gehiago sartuta dauden apartatuaren puntuaziorik altuenera iristen bada, ez dira kontuan izango gainerako azpiapartatuetan izandako puntuazioak. Beharrezkoa bada, berdinketa apurtzeko irizpide gisa erabiliko dira kidegoan sartzeko erabili zen hautazko prozeduraren urtea eta aukeratua izateko lortu zen puntuazioa.
Hamaseigarren oinarri honetan adierazitako kasuren batean egonda herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea erabili nahi duenak herrian ala barrutian erabiltzearen artean aukeratu beharko du.
Baldin eta herri edo barruti batean destinoa lortzeko lehentasun-eskubidea erabili nahi bada, parte hartu beharko da, eskubide hori erabiliz, deitzen diren lekualdatze-lehiaketa guztietan, harik eta destino hori lortu arte. Hala egin ezean, lehentasun-eskubidea indargabetu egingo zaio.
3.– Eskabidea nola bete:
Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideaz baliatzen diren irakasleek, parte hartzeko eskabidean, hau adierazi beharko dute:
– «Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan, eskubidea erabili nahi den herri edo barrutiaren kodea adierazi behar da, bai eta lehentasun-eskubidearekin parte hartzeko arrazoia zein den ere.
Jarraian, eskubide horretaz baliatzeko plaza-mota eta hizkuntza-eskakizuna (bertako hizkuntza) adierazten dituen lehentasun-ordena adierazi beharko du. Gainera, maisu-maistren kidegoko funtzionarioek ibiltaritza-apartatua aukeratuko dute, ibiltari izaera duten lanpostuak nahi badituzte. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren kasuan, ibiltaritza Hezkuntza Orientazioko espezialitateko (018) lanpostuetarako soilik erabil daiteke Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan (HHI). Lehentasun hori kontuan hartuko da herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna/derrigortasun-data erreserbatzeko.
Lehentasun-eskubideaz baliatuta herri, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunaren erreserba lortu ostean, lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten gainerakoekin batera merezimenduen baremoan lortutako puntuazioaren arabera lortuko dute ikastetxe jakin bateko destinoa.
Beraz, eskubide hau erabiliz hautatzen den herrian eskaera egiten duten lehiakide guztientzako nahiko plaza huts ez badago, bakoitzaren puntuazioa alde batera utzita, lehentasunezko eskubidea duen parte-hartzaileari plaza huts horietako bat bermatuko zaio. Hortaz, partaide horrek lehentasunezko destino bat lortu ahal izango du puntu gehiago dituen beste partaide baten aurretik. Behar adina lanpostu huts badago, herria eta plaza mota ziurtatuta (espezialitatea/lanpostua eta hizkuntza-eskakizuna/hizkuntza), zentro zehatz bat esleitzeko, eskubide hori duen parte-hartzailea kidego, espezialitate eta hizkuntza-eskakizun berberak betetzen dituzten gainerako partaideekin batera lehiatuko da, merezimenduen baremoan lortutako puntuak kontuan hartuta.
– Ikastetxe jakin bat lortzeko, lehentasun-ordenaren arabera, «Eskatzen diren plazak» idazpuruan, eskubidea egikaritzea dagokion herriko ikastetxe guztiak adierazi behar dira, eta, barrutiko lehentasun-eskubidea izanez gero, aukeraz eskatutako herrietako ikastetxe guztiak; herriko kodea bakarrik –edo herri batzuetakoa, barrutirako lehentasun-eskubidearen kasuan– adieraziz gero, lanpostuak hutsik dituzten hautatutako herriko edo herrietako edozein ikastetxetako destinoa emango zaio; ikastetxe jakin batzuk adieraziz gero, horiek herrien araberako bloke homogeneoetan multzokatu behar dira. Eskubidea izanda herriko ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, edo, gune baterako lehentasun-eskubidea izanda, aukeraz eskatu diren herrietako ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, horietako batean lanposturen bat hutsik badago, Administrazioak, libreki, aipatu herriko gainerako edozein ikastetxetako lanpostu batean eman ahal izango dio destinoa, dagozkion eranskinetan kidego bakoitzari lotuta agertzen diren ordenan. Azken kasu horretan, plaza bat erreserbatzeko prozesuak bermatzen du herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea duen parte-hartzailearentzat beti plaza bat geratuko dela.
Lehen adierazitako egoera guztietan, lehentasun-eskubide hori baliatuta lehiaketara aurkezten denak «HLE» –lehentasun-eskubidea– siglak adierazi beharko ditu eskatutako ikastetxeko «plaza-mota» izeneko kodeari dagozkion laukitxoetan. Hala eginez gero, «Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan adierazitako parte hartzeko eskatutako espezialitate guztiak hartuko dira kontuan.
Herri baterako lehentasun-eskubidea baliatzen dutenek, halaber, berek eskubide hori baliatzen ez duten beste lanpostu batzuk eskatu ahal izango dituzte, eta, horretarako, parte hartzeko eskabidearen «Eskatzen diren lanpostuak» epigrafea bete beharko dute. Bertan, hirugarren oinarrian 1. puntuan aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten lanpostu guztiak sartu ahal izango dituzte.
VI. KAPITULUA
KONKURRENTZIA-ESKUBIDEA
Hamazazpigarrena.– Konkurrentzia-eskubidea.
1.– Konkurrentzia-eskubidetzat hartzen da behin betiko destinoa duten irakaskuntza-kidego bereko karrerako zenbait funtzionariok lurralde historiko jakin bateko ikastetxe batean edo batzuetan destinoa lortzea jartzea lehiaketan borondatez parte hartzeko baldintza gisa.
2.– Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionarioek, behin betiko destinoa dutenek, eskubide hori baliatu ahal izango dute Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioekin edo Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioekin batera.
3.– Eskubide hori baliatzeko, arau hauek bete beharko dira:
a) Parte-hartzaileek, eskabidean, lurralde historiko bakarreko ikastetxeak adierazi behar dituzte, lurralde berekoak konkurrentzia-talde bakoitzerako.
b) Talde bakoitzean, gehienez ere, lau pertsonak hartuko dute parte, eta derrigorrezkoa da eskatzaile bakoitzak eskabidea bereizita aurkeztea. Eskabide bakoitzean bete behar da eskubide horri dagokion apartatua, eta eskatzailearekin batera doazen pertsonak aipatu behar dira.
c) Bete beharreko lanpostu hutsen artean esleituko dira destinoak, agindu honen bigarren oinarrian xedatutakoaren arabera, eta agindu honen I. eranskinean jasotako merezimenduen baremoa aplikatuta.
d) Parte hartzeko modu horren helburua da talde bereko parte-hartzaileek lurralde historiko bereko ikastetxe batean edo batzuetan destinoa aldi berean lortzea. Horietako baten batek ezin izango balu plaza edo lanpostu bat lortu, bide horren bidez taldeak eginiko eskabide guztiak ezetsiko lirateke.
VII. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK, DOKUMENTAZIOA ETA BAREMATZEKO AUKERAK
Hemezortzigarrena.– Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea.
1.– Eskabideak eta horiekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko epea 2025eko abenduaren 18ko 08:00etatik 2026ko urtarrilaren 7ko 14:00etara bitartekoa izango da, biak barne.
Eskabidea Internet bidez bete behar denez, gomendatzen da behar adina denborarekin betetzen hastea, eskatzaileak zailtasunak baditu ere.
2.– Epe hori igarota, ez da aldaketarik onartuko egindako eskaeretan, ez eta merezimenduei edo betekizunei buruzko dokumentaziorik ere, hurrengo paragrafoan xedatutakoa izan ezik.
3.– Aurkeztutako eskabideak edo dokumentazioak ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko, eta hala egin ezean prozeduratik kanpo geratuko dela adieraziko zaio.
Hemeretzigarrena.– Eskabidea nola bete.
1.– Lekualdatze-lehiaketan borondatez (hamargarren oinarria, 1. apartatua) zein nahitaez (hamaikagarren oinarria) parte hartzeko, irakasle-gunean eskuragarri dagoen eskabide elektronikoa bete behar da. Hara sartzeko, https://hezigunea.euskadi.eus helbidea erabili behar da, eta, gero, erabiltzailea eta kontuari lotutako pasahitza idatzi. Sartzeko pasahitza ahaztuz gero, aipatutako helbidean, hori berreskuratzeko modua dago, «Pasahitza ahaztu duzu» apartatuan.
Pasahitza sartu ostean, Eremu pertsonala –Izapideak langileen sailarekin–Lekualdatze-lehiaketa –Onartzeko-eskabidea gunera jo behar da.
2.– Lehiakide bakoitzak eskabide bakarra egin behar du irakaskuntza-kidego bakoitzeko, eta eskabide horretan sartuko dira lanpostu-eskaera guztiak. Parte-hartzaileak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoari eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoari dagozkien espezialitateak baditu, integrazio-prozesuen ondorioz, eskaera bat egin beharko du parte hartzen duen kidego bakoitzeko.
Parte-hartzaile bakoitzak ezin ditu sartu 300 eskaera baino gehiago eskabidean.
3.– Eskabidea osorik bete ostean, «ontzat emanez» itxi behar da, behar bezala baliozkotua eta erregistratua gera dadin. Gero, eskabidearen gordekina inprimatu beharko da.
Eskabidea «ontzat emanez» ixten ez bada, eskabide hori egin gabe geratuko dela iritziko zaio, pertsona hori parte hartzera behartuta egon eta behar bezala itxitako beste eskabiderik aurkeztu ez duen kasuan izan ezik. Kasu horretan, egindako baina itxi gabeko eskabidea eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan itxiko da, automatikoki, eta ordura arte gordetakoa hartuko da kontuan esleipena egiteko.
4.– Lanpostuen eskaerak «Eskatzen diren lanpostuak» idazpuruan adierazi behar dira; ikastetxe eta/edo herri jakin baterako egin daitezke, eta bi modalitateak bateragarriak dira. Azken kasu horretan, lanpostu bat hutsik duen herriko lehen ikastetxea edo oinarri-arauen II. eranskinean adierazitako hurrenkera berean azaltzen dena esleituko da. Lanpostu eskaera bakoitza aukera hauen gehiketaren/konbinazioaren emaitza da: zentroa eta/edo herria, espezialitatea, hizkuntza (hizkuntza-eskakizuna), elebitasuna eta ibiltaritza (maisu-maistren kidegorako eta HHI ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientazioko espezialitateko kidegorako) edo lanpostu berezia (maisu-maistren kasuan).
5.– Lanpostu bakoitzaren eskaera aukeren batuketa/konbinazio bat dela kontuan izanik –hauen gehiketaren/konbinazioaren emaitza: zentroa eta/edo herria, espezialitatea, hizkuntza (hizkuntza-eskakizuna), elebitasuna eta ibiltaritza (maisu-maistren kidegorako eta HHI ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientazioko espezialitateko kidegorako) edo lanpostu berezia (maisu-maistren kasuan)–, lanpostuak honako hau kontuan izanik eskatu beharko dira:
– Zentro edo herri berean lanpostua espezialitate batengatik edo gehiagorengatik eskatzen bada, beharrezkoa da zentroa edo herria errepikatzea eskatzen den espezialitate bakoitzeko, espezialitate bakoitzeko lanpostuaren kodea ezberdina baita.
– Zentro edo herri eta espezialitate bereko lanpostu bat eskatzen bada hizkuntza-eskakizunean aukera bat baino gehiago erabiliz, zentroa edo herria eta espezialitatea behar adina aldiz errepikatu beharko dira, jarraian hizkuntza-eskakizunari dagokionez egin nahi den aukera bakoitza adieraziz (V. eranskina).
– Postu elebidunak eskatuz gero, eskabidearen Elebitasuna atalean, 1. eta/edo 2. aukera adierazi beharko da, «Frantsesa» eta/edo «Ingelesa», hurrenez hurren.
– Zentro edo herri berean lanpostu jakin bat eskatzen bada elebidun modalitatean nahiz elebiduna ez den modalitatean, zentroa edo herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna errepikatu beharko dira eta Elebitasuna atalean adierazi, lehen kasuan «1. Frantsesa eta/edo 2. Ingelesa» aukeratuz eta bigarren kasuan «0. elebitasunik ez» aukeratuz.
– Frantses edo Ingeles hizkuntzetarako espezialitateei dagozkien eskaerek ez dute inoiz eramango elebitasun-koderik: «0. Elebitasunik ez» izango dira.
– Ibiltaritza duten lanpostuak eskatzen dituzten maisu-maistren kasuan, «BAI» adierazi beharko da «ibiltaritza» apartatuan. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren kasuan, ibiltaritza duten lanpostuak Hezkuntza Orientazioko espezialitatera (018) mugatuta daude HHE ikastetxeetan.
– Zentro edo herri berean lanpostu jakin bat eskatzen bada «ibiltaritza» modalitatean nahiz «ibiltaritzarik ez» modalitatean, zentroa edo herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna errepikatu beharko dira eta «ibiltaritza» apartatuan adierazi «BAI» «ibiltaritza» modalitaterako eta «EZ» «ibiltaritzarik ez» modalitaterako.
– Ikastetxe edo herri berean lanpostu bat eskatzen bada, arrunta zein berezia, zentroa edo herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna errepikatu beharko dira, eta «Berezia» atalean adierazi «BAI» lanpostu berezirako eta «EZ» lanpostu arrunterako edo berezia ez denerako.
– Helduen Hezkuntzako mailako espezialitateetako lanpostuak eskatzen badira (IV-2 eranskina), maisu-maistren kasuan, edo curriculum-aniztasuna eta HHE, eremu guztietan (IV-5 eranskina), HHEko ikastetxeak soilik hautatu beharko dira.
– HHIko ikastetxeak eskatzen baditu, Helduen Hezkuntzako mailari dagozkion espezialitateak (IV-2 eranskina) aukeratu beharko ditu maisu-maistren kasurako edo Curriculum-aniztasuneko edo HHEko hainbat arlotarako, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegorako.
– Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako lanpostuak EZ dira ibiltariak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko HHE ikastetxeetako Hezkuntza Orientazioko (018) espezialitateko lanpostuak izan ezik.
6.– Zentroa aukeratzeko lehentasun-eskubidea erabili nahi duenak hamabosgarren oinarrian xedatutakoa kontuan hartuz bete beharko du eskabidea, eta herria edo barrutia aukeratzeko lehentasun-eskubidea erabili nahi duenak, berriz, hamaseigarren oinarrian xedatutakoa kontuan hartuz.
7.– Edonola ere, parte-hartzaileek adierazitako kodeei dagozkien lanpostuak eskatu direla hartuko da zehazki kontuan. Eskabideetako kodeak ez badira existitzen edo parte-hartzaileak eska ditzakeen lanpostuekin bat ez badatoz, baliogabetu egingo dira. Aurreko arrazoiengatik eskaera guztiak baliogabetuko balira, lehiakidea destinoen esleipenetik baztertuko litzateke, hargatik eragotzi gabe destinoak ofizioz esleitzea, deialdi honetan aurreikusten den eran.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, ez da inolako aldaketarik onartuko eskaeretan, salbu eta baremoa duten onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren aurreikusitako zuzenketa-epean onartuak izan direnak. Interesdunak huts egin zuen eta esleipenari eragiten dion inongo datu ezin izango du alegatu etorkizuneko erreklamazioetarako, eta ezin izango ditu bere interesak eta eskubideak kaltetutzat jo.
8.– «Adingabearen babesa» deritzon apartatua bete beharko dute eskaeran lehiakideek, egiaztatzeko epai irmoaren bidez zigorrik jaso ez dutela delitu hauetakoren bategatik: sexu-askatasun eta -osotasunaren aurkako delituak –sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa, sexu-esplotazioa eta adingabeak galbidean jartzea– eta gizakien salerosketagatiko delituak. Apartatu hori betetzen duenean, izangaiak adieraziko du ea baimena ematen dion Hezkuntza Sailari, hautatua izanez gero, 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan adierazitako ziurtagiria eskuratzeko izangaiaren izenean. Baimenik ematen ez badio eta esleipenduna bada, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, delitu horiengatik zigorrik jaso ez duela egiaztatzen duena.
Dena den, baimena lehenago eman dutenei ez zaie erakutsiko apartatu hau eskaeran.
Hogeigarrena.– Lehiaketara aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Laugarren apartatuan jasotako kasuan izan ezik, lehiakideak, merezimenduren bat baloratzea nahi badu, «Merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko orria» bete eta aurkeztu beharko du, eta, orri horretan, puntuak jaso ditzaketen merezimendu guztiak aipatu beharko ditu, bakoitzari dagokion I. eranskineko (merezimenduen baremoak) epigrafe zehatza adierazita. Horrez gain, dagokion epigrafean adierazitako egiaztagiriak erantsiko dizkio orri horri, kasu hauetan izan ezik: epigrafe horrek berariaz adieraztea merezimendua ofizioz zenbatuko dela eta merezimendu hori eskatzaileari dagokion Langileen Erregistroan jasota egotea; ondorio horietarako, eskatzaileak egiaztatu beharko du erregistroan jasota dagoela, hirugarren apartatuan adierazitakoaren arabera. Merezimendua Langileen Erregistroan jasota ez badago, aipatutako orrian alegatu beharko du, eta merezimendu hori egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.
Hemeretzigarren oinarrian adierazitakoa da, 1: (https://hezigunea.euskadi.eus), agiriak eta alegazio-orria aurkezteko eta merezimenduak egiaztatzeko lekua.
Betekizunak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa eta merezimenduak Interneteko helbide honetan entregatu behar dira: https://hezigunea.euskadi.eus (NAN/AIZ + pasahitza edo XLNets-en erabiltzailea) «Eremu pertsonala – Izapideak langileen sailarekin – Lekualdatze-lehiaketa – Merezimenduak entregatzea». Atal horretan sartzean erakutsiko den inprimakia bete beharko da, dagokion dokumentazioa erantsi eta «Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea» atalean klik egin. Aplikazio informatikoaren bidez, entregatu izanaren egiaztagiria lor daiteke, erregistro-datarekin. Atalei dokumentuak gehitzen bazaizkie baina prozesua ez bada amaitzen «Amaitu dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea» atalean klikatuta, dokumentaziorik entregatu ez dela iritziko zaio. Nolanahi ere, baldintzak eta merezimenduak entregatzeko aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideak bete behar dira.
2.– Ingelesez eta/edo frantsesez irakasteko lanpostuak eskatzen badira, hizkuntza-gaitasunaren baldintza betetzen dela egiaztatu beharko da, zazpigarren oinarriko 7. apartatuan aipatutako tituluak, gaikuntzak edo ziurtagiriak aurkeztuz, salbu eta horiek jada Langileen Erregistroan jasota badaude.
Era berean, betekizunak dituzten lanpostu bereziak eskatuz gero, helbide honetan egiaztatu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus – «Eremu pertsonala – Izapideak langileen sailarekin – Lekualdatze-lehiaketa – Lanpostu berezien betekizunak egiaztatzea (CEIP Hegoa eta IVED)».
3.– Langileen Erregistroan edo prestakuntzakoan (ikastaroen kasuan) dagoen informazioa kontsultatzeko (bai alegatutako merezimenduei buruzkoa, bai oinarri honen 2. apartatuaren lehen paragrafoko betekizunei buruzkoa), helbide honetara jo beharko duzu: https://hezigunea.euskadi.eus (sartu erabiltzailea eta pasahitza) – Eremu pertsonala – Nire laneko datuak. Eta, gero, apartatu hauek kontsultatu ahalko dira:
Zerbitzu orria.
Tituluak, espezialitateak eta ziurtagiriak.
Zuzendaritza-karguak.
Prestakuntza-jardueren kasuan, hemen sartu behar da: Eremu Pertsonala – Nire prestakuntza.
4.– Praktiketako funtzionarioek ez dute merezimenduak alegatu eta aurkeztu beharrik izango, hamabigarren oinarriko laugarren paragrafoan aurreikusitako kasuan izan ezik. Kasu hori bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko praktiketako funtzionario gisa bigarren aldiz parte hartzen dutenei buruzkoa da.
5.– Gaztelaniaz edo euskaraz ez dauden agiri guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira, zinpeko itzultzaile batek egina edo, bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua, kasu hauetan izan ezik: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko edozein maila egiaztatzen duten hizkuntza-ziurtagiriak, eta argitalpenak aurkezten diren hizkuntza modernoetako espezialitateren bateko titularrek aurkeztutako argitalpenak (merezimenduen baremoari buruzko I. eranskinaren 6.1 atala).
6.– Parte-hartzaileek egiazko dokumentazioa aurkeztu behar dute, eta beren gain hartzen dute horren erantzukizuna. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, parte-hartzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, eta horrek ez du kentzen bestelako erantzukizunei aurre egin behar izatea.
Edonola ere, Administrazioak behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie lehiakideei, merezimenduei dagokienez sortutako zalantzak eta erreklamazioak ebazteko.
7.– Parte-hartzaileek eskubidea izango dute aurkeztu dituzten jatorrizko dokumentuak berreskuratzeko (I. eranskineko 6.1 apartatuan –«Argitalpenak»– barematzeko aurkeztutako dokumentuak). Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak zehazten duen lekuan eta epean jaso ahal izango ditu, lekualdatze-lehiaketa amaitu ondoren, baldin eta parte-hartzaileren batek errekurtsorik aurkezten ez badu; halakorik aurkezten badu, dokumentuak atxiki ahal izango dira, egiaztatzeko edo froga gisa erabiltzeko.
8.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharko dira alegatutako merezimenduak. Ez dira kontuan hartuko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko merezimenduak alegatzeko orrian alegatu ez diren merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epean agiri bidez egiaztatu ez direnak ere.
Hogeita batgarrena.– Hezkuntza-administrazio honen lanposturen batean egonda azken hamabost lekualdatze-lehiaketetako batean parte hartu dutenen merezimenduak.
1.– I. eranskineko 3.1.3, 3.1.4, 4.3, 6.1, 6.3, 6.4 eta 6.6 apartatuei eta gainerako apartatuei dagokienez (langileen erregistroan jasota ez agertzeagatik ofizioz zenbatzen ez diren kasuetan), eta administrazio-izapideak murriztu eta errazte aldera, 2010-2011ko lekualdatze-lehiaketan edo ondorengoetan parte hartu zutenek honako hauen artean aukeratuko beharko dute eskabidean (2010-2011ko lekualdatze-lehiaketa 2010eko azaroaren 16ko Aginduaren bidez iragarri zen [2010eko azaroaren 22ko EHAA], eta ondorengo guztiak ere hezkuntza-administrazio honek iragarri zituen):
– Parte hartu zuten azkeneko lehiaketako puntuazioari eustea.
– Merezimendu berriak gehitzea.
– Baremazio berria.
2.– Dena den, ofizioz zenbatzen diren merezimenduak, I. eranskinean adierazten direnak eta eskatzailearen Langileen Erregistroan jasota agertzen direnak, ofizioz gaurkotuko dira, egindako aukera zein den alde batera utzita.
Aipatutako I. eranskinean adierazten da zein diren ofizioz zenbatesten diren merezimenduak (ez da dokumentaziorik aurkeztu behar) eta zein ofizioz zenbatesten ez direnak (dokumentazioa aurkeztu behar da).
3.– Adierazitako aukerek ondorio hauek dauzkate:
a) Parte hartu zuten azken lehiaketan (2010-2011 edo ondorengoak) hogeita batgarren oinarriaren 1. puntuan adierazitako apartatuetan lortu zuten puntuazioarekin ados egon eta hari eutsi nahi diotenek, eskabidean, «Parte hartu zuen azken lehiaketako puntuazioari eustea» markatu beharko dute. Kasu horretan, ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu behar izango adierazitako apartatuetako merezimenduei dagokienez.
b) Parte hartu zuten azken lehiaketan (2010-2011 edo ondorengoak) hogeita batgarren oinarriaren 1. puntuan adierazitako apartatuetan lortu zuten puntuazioarekin ados egon eta puntuazio horri azken lehiaketan barematutakoen ondorengo beste merezimendu batzuk erantsi nahi dizkiotenek «Beste merezimendu batzuk gehitu» markatu beharko dute eskabidean. Kasu horretan, parte hartu zuten lekualdatze-lehiaketako eskabideak aurkezteko epe-amaieraren ondotik lortutako eta amaitutako merezimenduak aurkeztu beharko dituzte kasuaren arabera:
– 2010eko abenduaren 15etik aurrera.
– 2012ko urtarrilaren 28tik aurrera.
– 2012ko azaroaren 23tik aurrera.
– 2013ko abenduaren 21etik aurrera.
– 2014ko azaroaren 25etik aurrera.
– 2015eko abenduaren 22tik aurrera.
– 2016ko azaroaren 29tik aurrera.
– 2017ko abenduaren 14tik aurrera.
– 2018ko azaroaren 28tik aurrera.
– 2019ko abenduaren 20tik aurrera.
– 2020ko azaroaren 27tik aurrera.
– 2021eko abenduaren 2tik aurrera.
– 2022ko azaroaren 8tik aurrera.
– 2023ko abenduaren 22tik aurrera.
– 2024ko azaroaren 27tik aurrera.
«Beste irakaskuntza-funtzio batzuetako» merezimenduaren kasuan (I. eranskineko 4.3 atala), b) letran adierazitako denbora-erreferentzia ez da eskaerak aurkezteko epearen amaiera, baizik eta parte hartu zuen azken lekualdatze-lehiaketan barematu zen azken hilabetea. Adierazitako apartatu edo azpiapartatuetako batean puntuen gehienekora iritsi badira, ez da beharrezkoa izango kasuko apartatuan edo azpiapartatuan merezimendu berriak gehitzea.
Apartatu horietako merezimenduak adierazitako daten aurrekoak badira, ez dira barematuko. Aitzitik, beste apartatu edo azpiapartatu batzuei dagozkien merezimenduak aurkeztu ahal izango dituzte.
c) Parte hartu zuten azken lehiaketaren aurretiko merezimenduak –hogeita batgarren oinarriaren 1. puntuan adierazitako apartatuetakoak– barematzea nahi dutenek edo apartatu horietan egindako baremazioarekin ados ez daudenek «Baremazio berria» markatu beharko dute eskabidean. Kasu horretan, aipatutako apartatu guztien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, hogeigarren oinarrian ezarritakoaren arabera:
– 2010-2011ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2010eko abenduaren 15a baino lehenagoko merezimenduak izango lirateke.
– 2011-2012ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2012ko urtarrilaren 28a baino lehenagokoak.
– 2012-2013ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2012ko azaroaren 23a baino lehenagokoak.
– 2013-2014ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2013ko abenduaren 21a baino lehenagokoak.
– 2014-2015eko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2014ko azaroaren 25a baino lehenagokoak.
– 2015-2016ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2015eko abenduaren 22a baino lehenagokoak.
– 2016-2017ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2016ko azaroaren 29a baino lehenagokoak.
– 2017-2018ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2017ko abenduaren 14a baino lehenagokoak.
– 2018-2019ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2018ko azaroaren 28a baino lehenagokoak.
– 2019-2020ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2019ko abenduaren 20a baino lehenagokoak.
– 2020-2021eko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2020ko azaroaren 27a baino lehenagokoak.
– 2021-2022ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2021eko abenduaren 2a baino lehenagokoak.
– 2022-2023ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2022ko azaroaren 8a baino lehenagokoak.
– 2023-2024ko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2023ko abenduaren 22a baino lehenagokoak.
– 2024-2025eko lehiaketako deialdiari dagokionez, 2024ko azaroaren 27a baino lehenagokoak.
Era berean, eskabidean «Baremazio berria» markatu beharko dute uztailaren 16ko 677/2024 Errege Dekretuaren arabera baremoaren puntuazioetan aldaketak izan dituzten eta aurreko urteetako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dituzten haiek (uztailaren 16ko 677/2024 Errege Dekretuak (2024ko uztailaren 17ko BOE) urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua aldatzen du (atal batean lor daitekeen gehieneko puntuazioa eta azpiatal bateko puntuazioa handitzea, 3.2.1 azpiataleko zenbaketa-sistema aldatzea eta azpiatalen arteko bateraezintasuna ezabatzea). 3.1.3, 3.2.1, 4.3, 6.3 eta 6.6 dira aldaketak ukitzen dituen baremoaren atalak, eta horiei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko litzateke, ofizioz zenbatzen ez delako. Bestalde, 4.1, 4.2, 4.3 eta 6.4 azpiatalen arteko bateraezintasuna desagertu da.
Ofizioz zenbatzen diren baremoaren beste atal batzuei dagokienez, bai eta aldaketa horren eraginpean daudenei dagokienez ere, puntuazioa ofizioz eguneratuko da, izandako aldaketetara egokituz.
4.– Nolanahi ere, egindako aukera edozein dela ere, 1. paragrafoan adierazitakoez bestelako atal edo azpiatalei dagozkien merezimenduak aurkeztu ahal izango dira.
Hogeita bigarrena.– Zer kasutan den ezinbestekoa «Baremazio berria» hautatzea.
Hogeita batgarren oinarriaren 3.c) letran adierazitako kasuez gain, non parte-hartzaileak «Baremazio berria» aukera markatu beharko duen eskabidean, kasu hauetan, aplikazio informatikoak «Baremazio berria» aukera adieraziko du lehenetsita:
– Hogeita batgarren oinarriaren 1. apartatuan adierazitako inongo deialditan parte hartu ez dutenak.
– 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin karrerako funtzionario izendatuta egon eta oraindik destinorik lortu ez dutenak.
– Beste autonomia-erkidego batzuetako karrerako funtzionarioak, autonomia-erkidego honetan destinoa lehen aldiz lortu zutenak estatu mailako lekualdatze-lehiaketa batean eta harrezkero lekualdatze-lehiaketa batean parte hartu ez dutenak.
– Praktiketako funtzionario izanik lekualdatze-lehiaketan destinoa lortu zuten karrerako funtzionarioak, orduz geroztik lekualdatze-lehiaketa batean parte hartu ez badute.
Kasu horietan, ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, hogeigarren oinarrian adierazitakoaren arabera.
VIII. KAPITULUA
MEREZIMENDUEN BAREMOAREN APLIKAZIOA
Hogeita hirugarrena.– Merezimenduen baremoa aplikatzeaz arduratuko diren unitate eta organoak.
1.– Honela jardungo da I. eranskineko merezimenduen baremoaren 5.1, 5.2, 6.1, 6.2 eta 6.3 apartatuetako merezimenduak ebaluatzeko:
a) Maisu-maistren kidegoko funtzionarioen kasuan, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzean batzorde barematzaile bat edo batzuk osatuko dira, parte-hartzaileen kopuruaren arabera. Batzorde barematzaile horietako kideak Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko ditu, eta honako hauek izango dira:
Lehendakaria: Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionario bat.
Bokalak: lurralde-ordezkaritza bakoitzari dagokion lurralde historikoko zentroetan destinatuta dauden karrerako lau irakasle funtzionario gutxienez.
Bokal gazteena idazkari izendatuko da, batzordeak beste irizpiderik jartzen ez badu.
b) Gainerako irakasle-kidegoetako funtzionarioen kasuan, sail honetako Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu beharrezkoak diren batzorde barematzaileak, espezialitateen arabera edo espezialitateak multzokatuta.
Batzorde barematzaileek kide hauek izango dituzte:
Lehendakaria: Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionario bat edo, batzordea zer irakasle-kidegotarako izendatzen den, kidego horretako funtzionario bat.
Bokalak: batzordea zer kidegotarako izendatzen den, kidego horretako karrerako lau irakasle funtzionario gutxienez.
Halaber, bokal gazteena idazkari izendatuko da, Batzordeak beste irizpiderik ezartzen ez badu.
Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du b) apartatuko batzorde barematzaile bakoitzeko lehendakaria; bokalak, aldiz, zozketaz izendatuko dira.
c) Kidego guztietan, ordezkaritza zabalena duten sindikatuek ordezkari bat izendatu ahal izango dute batzorde bakoitzean, begirale-lana egiteko.
d) Batzordekideek, deitutako lanpostuetarako beharrezko diren titulazio-multzo berekoak edo altuagokoak izan behar dute. Batzorde barematzailea izendatzeko irizpide berberei jarraituz, ordezko batzordekideak izenda daitezke.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentziorako eta errekusatzeko kausei lotuta egongo dira batzordekideak. Era berean, batzorde horien funtzionamendua lege horretan aurreikusitakoaren mende egongo da.
e) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, batzordeetan sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izango du, egokia ez dela behar bezala justifikatu ezean.
f) Oinarri honetan aurreikusitako eta jarraian adierazitako kasuetako batean dauden funtzionarioak batzordeetako kideak zozketa bidez izendatzeko prozesutik kanpo geratuko dira, lehiaketaren xede den espezialitateren batean dagokion balorazio-batzordea osatzeko behar adina irakasle ez dagoenean izan ezik:
– 2025-2026 ikasturtean zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria izatea.
– Sindikatuen ordezkari-lanak egiteko baimena izatea, lanera joateko erabateko liberazioa dakarrena.
– 2024ko urriaren 25eko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketako batzorde barematzaileetan parte hartu izana (2024ko azaroaren 4ko EHAA).
– Lekualdatze-lehiaketa honen deialdiaren aurreko azken bi ikasturteetan irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako batean destinoa izatea.
– Kidegoan zerbitzu aktiboa ez den beste administrazio-egoera batean egotea.
– Irakasle funtzionarioei irekita dagoen administrazio orokorreko lanpostu batean aritzea.
– Partzialki ordaindutako baimena.
– Ordaindu gabeko baimena ikasturte osorako.
– Amatasuneko edo aitatasuneko lizentzia, adopzioagatiko edo harreragatiko lizentzia, edo edoskitze-aldia metatzeagatiko lizentzia.
– Haurdunaldiko arriskuagatiko lizentzia.
– Ezkontzagatiko lizentzia, oso-osorik merezimenduen baremazio-fasearekin bat datorrena.
– Aldi baterako ezintasunagatiko lizentzia, iraupen luzekoa.
– Lanaldi-murrizketa baliatzea.
g) Lehiaketaren xede diren espezialitateetakoren batean batzordea osatzeko nahikoa irakasle ez badago, bokalak antzeko irakasgaietako irakasleen artean edo gai horretako adituen artean izendatuak izango dira. Era berean, parte-hartzaileen kopurua txikia denean, batzorde bakar bat izendatu ahal izango da espezialitate multzo baterako.
h) Beharrezkoa ikusten den batzorde barematzaileetan, haiek hala eskatuta, Langileak Kudeatzeko zuzendariak arlo horretako bi aditu izenda ditzake, eginkizunak aurrera ateratzen lagunduko dietenak aholkulari gisa, batzordeetako kide izan gabe.
i) Bidaia-gastuen kontzeptuagatik soilik ordainduko zaie kalte-ordaina batzorde barematzaileetako kideei. Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak (26ko EHAA) 6. eta 16. artikuluetan xedatzen duenaren ondorioetarako, ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan xedatzen denaren arabera ordainduko dira bidaia-gastuei dagozkien kalte-ordainak; ekainaren 13ko 121/2006 Dekretua (28ko EHAA) aipatutako 16/1993 Dekretua hirugarrenez aldatzen duena da, zerbitzuarengatik eman behar diren kalte-ordainen zenbatekoak eguneratzen dituena.
j) Batzorde barematzaileen osaera argitara emango da sail honen webgunean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ eta https://hezigunea.euskadi.eus) webgunean.
2.– Sail honetako langileen administrazio-unitateek jarriko dute zer puntuazio dagokien lehiakideei baremoaren gainerako apartatuetan.
IX. KAPITULUA
PROZEDURAN ONARTZEARI ETA PUNTUAZIO-EMATEARI BURUZKO EBAZPENAK
Hogeita laugarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin-behineko ebazpena.
1.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan batzorde barematzaileen aktak eta langile-unitateek esleitutako puntuazioa jaso ostean (barematu behar dituzten merezimenduei dagokienez), ebazpena emango du Langileak Kudeatzeko zuzendariak, eta, behin-behinean, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrendak onetsiko dira; azken kasu horretan, baztertzeko arrazoia zein den adieraziko du. Gainera, baremoko apartatu bakoitzean onartutako parte-hartzaileei emandako puntuazioa jakinaraziko du.
Ebazpena eta behin-behineko zerrendak interesdunei jakinarazte aldera, argitara emango dira, sail honen Interneteko helbidean: https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa- Oharrak
Halaber, aipatutako behin-behineko zerrendekin batera, webgune horretan (https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa– Parte-hartzailearen fitxa), parte-hartzailearen fitxa argitaratuko da, norberak kontsultatu dezan, erabiltzailea eta pasahitza sartuz. Han, ikusgai jarriko dira parte-hartzaile bakoitzaren identifikazio-datuak: parte-hartzea, merezimenduak eta eskatutako lanpostuak.
2.– Lehiakideek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte behin-behineko ebazpen horren aurka, ebazpenean bertan adierazten diren tokietan, eta, horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, aipatutako Interneteko helbidean argitaratzen denetik hasita.
3.– Epe horretan bertan, forma-akatsak dituzten merezimenduak zuzendu ahal izango dira, eta onartuen zerrendekin batera argitaratuko dira sail honen Interneteko helbidean: https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa– Oharrak.
Interesdunak ez badu zuzentzen kanpoan uztea eragin duen akatsa edo beste akats batzuk zuzentzen ez baditu adierazitako epean, eskaeran atzera egin duela iritziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hogeita bosgarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin betiko ebazpena.
1.– Aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, ebazpena emango du Langileak Kudeatzeko zuzendariak, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrendak behin betiko onesteko; azken kasu horretan, adieraziko du zein den baztertzeko arrazoia. Gainera, baremoko apartatu bakoitzean onartutako parte-hartzaileei emandako puntuazioa ere jakinaraziko du.
Ebazpena eta behin betiko zerrendak interesdunei jakinarazte aldera, argitara emango dira, sail honen Interneteko helbidean: https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa – Oharrak.
2.– Aipatutako behin betiko zerrenda horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote sail honetako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, zerrenda Interneten argitaratu eta biharamunetik hasita. Nahi duten pertsonek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute aipatutako behin betiko ebazpenean horretarako adierazitako lekuetan edo, halakorik ezean, Tramitagune plataformaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein bide erabiliz.
X. KAPITULUA
DESTINOAK ESLEITZEA, DESTINOARI UKO EGITEA ETA DESTINOAZ JABETZEA
Hogeita seigarrena.– Destinoak behin-behinean esleitzea.
1.– Eskainitako lanpostu hutsak eta, hala badagokio, erresultak hurrenkera honen arabera esleituko dira behin-behinean:
a) Lehenik, ikastetxerako lehentasun-eskubideari dagozkion eskaerak, hamabosgarren oinarriaren 1. zenbakian zerrendatzen diren kasuetako lehentasun-ordenan, eta, kasu bakoitzaren barruan, agindu honen I. eranskinean agertzen den baremoa aplikatuz lortutako puntuazio handienak emango du lehentasun-ordena.
b) Bigarrenik, hamaseigarren oinarriaren 1. apartatuan zerrendatutako kasuetan, herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideari dagozkionak, eta, kasu bakoitzaren barruan, aipatutako baremoa aplikatuz lortutako puntuazio handienak emango du lehentasun-ordena. Eskubide hori baliatzen den herri edo barrutian plaza huts nahikorik ez badago eskatzen duten lehiakide guztientzat, bakoitzaren puntuazioa gorabehera, plaza hutsetako bat bermatuko zaio lehentasunezko eskubidea duen parte-hartzaileari, eta, beraz, parte-hartzaileak lehentasuna izango du destinoa lortzeko puntuazio handiagoa duen parte-hartzaile baten aurretik. Hala eta guztiz ere, ikastetxe jakin bat esleitzeko lehentasun-eskubidea dela-eta herria edo barrutia eta espezialitatea bermatuta, eskubide hori baliatzen duen parte-hartzailea bere kidego eta espezialitate bereko gainerako parte-hartzaileekin lehiatuko da, merezimenduen baremoaren arabera emandako puntuazioari jarraikiz.
c) Hirugarrenik, gainerako parte-hartzaileen eskaerak esleituko dira, praktiketako funtzionarioenak izan ezik, eta plazak esleitzeko lehentasun-hurrenkera merezimenduen baremoa aplikatuta lortutako puntuazio handienak emango du.
d) Aipatutako esleipenak egin ondoren, praktiketako funtzionarioei esleituko zaie destinoa, kontuan hartuta hamabigarren oinarrian deialdiei, txandei eta ordena-zenbakiei buruz adierazitakoa.
2.– Deialdia aurreko lehentasun-hurrenkeran ebatziko da, aurreko apartatuetako bakoitzean parte hartzen dutenen aldeko lanpostu hutsak eta erresultak esleitzeko lehentasunaren arabera. Horrela, ezingo zaio plazarik esleitu horietako batean parte hartzen duen eskatzaile bati, baldin eta aurreko apartatuan eskubide hobea duen eskatzaile bat badago; hori guztia, alde batera utzi gabe lehentasun-eskubidea gauzatzen dutenei plaza zehatz bat esleitzeari dagokiona, deialdi honen hamabosgarren eta hamaseigarren oinarrietan ezarritakoaren arabera.
3.– Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, destinoen behin-behineko esleipena onartuko da, lortutako puntuazioaren eta parte-hartzaileen eskaeren lehentasun-ordenaren arabera, baina kontuan hartuta esleipenean lehentasuna dutela ikastetxea izateko lehentasun-eskubideaz eta herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideaz baliatzen direnek, hurrenkera horretan. Ebazpena eta esleipenaren behin-behineko zerrendak, interesdunei jakinarazteko, sail honen Interneteko helbide honetan argitaratuko dira: https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa – Oharrak.
4.– Puntuazioaren guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da, hurrenez hurren: baremoaren apartatu bakoitzeko puntuazio altuenari begiratuz, betiere apartatuek baremoan duten hurrenkera kontuan hartuz.
Hala ere berdinketak jarraitzen badu, azpiapartatuetan lortutako puntuak hartuko dira aintzat, baina, lehen bezala, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz.
Bi kasuotan, apartatu bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezingo da izan baremoan apartatu bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa, ezta, azpiapartatuen kasuan, azpiapartatu horiei dagokien apartatuak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiapartatu bat edo gehiago sartuta dauden apartatuaren puntuaziorik altuenera iristen bada, ez dira kontuan izango gainerako azpiapartatuetan izandako puntuazioak.
Beharrezkoa bada, berdinketa apurtzeko irizpide gisa erabiliko dira kidegoan sartzeko erabilitako hautaketa-prozesuaren urtea eta, horren barruan, aukeratua izateko lortutako puntuazioa; aurreko urtekoak lehentasuna izango du ondorengoaren aurretik, eta puntuazio handienak txikienaren aurretik.
Azkenik, beharrezkoa bada, emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den kidegoetan, emakumeen lehentasuna erabiliko da berdinketa hausteko irizpide gisa.
5.– Erreklamazioak.
Lehiatzen diren pertsonek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote behin-behineko esleipenari, sail honen Internet helbide honetan ikusgai jarri eta biharamunetik bost egun igaro baino lehen: https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa – Behin-behineko esleipenaren aurkako erreklamazioa.
Hogeita zazpigarrena.– Behin-behinean esleitutako destinoari uko egitea.
Borondatezko lehiakideek, erreklamazioak aurkezteko aurreko oinarrian finkatutako bost egun balioduneko epean, uko egin ahal izango diote lekualdatze-lehiaketan parte hartzeari, eta uko egite horrek eskabidean egin dituzten eskaera guztietan eragina duela iritziko zaio. Erreklamazioak aurkezteko lekua sail honen Interneteko helbidea izango da: https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa – Lekualdatze-lehiaketan parte hartzeari uko egitea.
Genero-indarkeriaren biktima den eta IV. kapituluan nahitaez parte hartu behar duen pertsonari behin-behinean esleitutako lanpostuari uko egitea baino ez da onartuko. Horretarako, bost egun balioduneko epe berean, bere izaera egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, baita lanpostua aipatutako neurri judizialekiko (babes-agindua edo antzekoa) bateraezintasuna ere. Kasu horretan, ez da ulertuko lekualdatze-lehiaketari uko egin dionik, eta behin-behinean esleitutako plazari bakarrik egingo dio uko.
Horren ondorioetarako, kontuan izan behar da behin-behineko ebazpenean destinorik ez lortzeak ez duela adierazi nahi behin betiko ebazpenean lortuko ez denik. Era berean, behin-behineko esleipenean destinoa lortu izanak ez du esan nahi behin betiko esleipenean destinoa lortuko denik edo behin-behineko esleipenean lortutako destinoari eutsiko zaionik.
Hogeita zortzigarrena.– Destinoak behin betiko esleitzea.
1.– Erreklamazioak aztertuta eta, hala badagokio, aurreko oinarrian aurreikusitako uko egiteak onartu eta gero, destinoen behin betiko esleipena onartzen duen agindua emango du Hezkuntzako sailburuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, aginduan, lehiaketako destinoen behin betiko zerrendak non eta noiz argitaratuko diren jakinaraziko da. Nolanahi ere, banakako kontsulta eta esleipenari buruzko ikastetxekako kontsulta sail honen Interneteko helbidean ikusi ahal izango dira: https://hezigunea.euskadi.eus – Eremu pertsonala – Izapideak Langileen sailarekin – Lekualdatze-Lehiaketa. Era berean, esleipen-zerrendak Interneteko helbide horretako Oharra atalean ikusi ahal izango dira.
2.– Hogeita seigarren oinarriaren 1. apartatuan lanpostu hutsak esleitzeko ezarritako ordenaren arabera esleituko dira destinoak, aintzat hartutako eskaeren eta merezimenduen arabera.
3.– Hainbat espezialitatetako lanpostuetan lehiatuta ere, kidego berean, destino bakar bat lortuko da. Horrela, kidego batean baino gehiagotan parte hartzen badute eta horietako batean baino gehiagotan destinoa lortzen bada, destinoetako bat aukeratu beharko da, esleipen-agindua argitaratu eta hamar egun naturaleko epean. Aukera hori Tramitagune plataformaren bidez baliatu beharko da, adierazitako epean. Adierazitako aukera gauzatzen ez bada, zerbitzu aktiboko egoeran parte hartu den kidegoan lortutako destinoaren jabetza hartu beharko da. Lortu nahi ez diren lanpostuak hutsik dauden postutzat hartuko dira, eta hezkuntza-administrazioak zehaztutako moduan beteko dira, erregelamendu bidez.
4.– Behin betiko esleipenaren ebazpen horren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote sail honetako Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Interneten argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala nahi duten pertsonek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute aipatutako behin betiko ebazpenean horretarako adierazten diren lekuetan edo, bestela, Tramitagune plataformaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bideetako edozein erabiliz.
Hogeita bederatzigarrena.– Behin betiko esleitutako destinoari ezin uko egitea.
Behin betiko esleipenaren aginduan esleitutako destinoari ezin zaio uko egin, kasu hauetan ezik:
– Destinoa irakasle-kidego batean baino gehiagotan lortzen denerako aurreko oinarriaren 3. apartatuan aurreikusten dena.
– Lekualdatze-lehiaketan nahitaez parte hartuz gero, genero-indarkeriaren biktimak uko egin ahal izango dio esleitutako plazari, indarrean dagoen urruntze-aginduan jasotako xedapenekin bateraezina bada. Uko egiteko eskabidearekin batera, bere izaera egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, baita lanpostua aipatutako neurri judizialekiko (babes-agindua edo antzekoa) bateraezintasuna ere. Kasu horretan, ez du behin betiko destinorik lortuko, eta, beraz, ikasturte hasierako behin-behineko destinoa esleitzeko prozeduran parte hartu beharko du, eta, ondoren, hurrengo lekualdatze-lehiaketan.
Hogeita hamargarrena.– Zerbitzu aktibora berriz sartzen direnek aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eszedentzia aldian egon eta gero lehiaketaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren irakasleek agiri hauek aurkeztu behar dituzte dagokien Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan (esleitutako destinoa dagoen lurraldearen arabera).
a) Eszedentziarako aginduaren kopia.
b) Medikuaren ziurtagiri ofiziala, irakaskuntzan aritzeko gaixotasunik edo beste muga fisiko nahiz psikikorik ez duela adierazten duena.
c) Zinpeko aitorpena edo agindua, diziplina espediente bidez Estatuko Administrazioaren, toki administrazioaren edo autonomia-erkidegoren bateko administrazioaren kidego edo eskala batetik kanporatua izan ez dela egiaztatzeko eta, era berean, funtzio publikoak betetzeko gaitasuna kendu ez diotela egiaztatzeko.
Agiriak, nolanahi ere, hogeita hamabigarren oinarrian adierazitako lanpostuaz jabetzeko eguna baino lehen aurkeztu beharko dira, Tramitagune plataformaren bidez.
Hogeita hamaikagarrena.– Baldintzak eta merezimenduak betetzeko epea.
Deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak eta I. eranskineko merezimenduak, ofizioz alegatu edo barematu daitezkeenak, beteta edo aitortuta eduki behar dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta esleitutako destinoaz jabetu arte eutsi behar zaie, salbuespen hauekin:
– Ikasturte honen amaiera-data erreferentziatzat hartzen duten parte-hartze kasuak (hamargarren oinarria, 1. puntua).
– Praktikak gainditzeko eta karrerako funtzionario izendatzeko data (hamabigarren oinarria).
Hogeita hamabigarrena.– Destinoaz jabetzea.
Destino berrien jabetza 2026ko irailaren 1ean hartuko da, eta aurreko destinoak 2026ko abuztuaren 31n utziko dira.
XI. KAPITULUA
IZAERA PERTSONALEKO DATUAK
Hogeita hamahirugarrena.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Zure datu pertsonalak tratatu eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Hautaketa-prozesuak eta lanpostuak betetzea.
– Arduraduna: Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
– Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen eta irakasle ez diren langileen estaldura: Enplegu Publikorako Eskaintzak, Lekualdatze-Lehiaketa eta Autodesplazamendua Hezkuntza Berezian.
– Legitimazioa:
– Legezko betebehar aplikagarriak betetzeko beharrezkoa da tratamendua.
– Interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misioa betetzeko beharrezkoa da tratamendua.
– Hartzaileak:
– Estatuko Administrazioaren beste organo batzuk.
– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.
– Sindikatuak eta pertsona-batzordeak.
– Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/servicios/10842/).
– Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsulta dezakezu gure webgunean:
www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/048000-capa2-eu.shtml
–Araudia:
– Datuak babesteko Erreglamendu Orokorra:
https://eur-lex.europa.eu/ES/legal-content/summary/general-data-protection-regulation-gdpr.html
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673
RSS