Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5403

IRAGARKIA, Pasaiako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Lete iturburuko uren aprobetxamendurako emakidaren funtsezko ezaugarrien aldaketa-espedientea jendaurrean jartzen duena, Lezoko biztanleriaren hornidurarako erabiltzen dena, Zabordi, Urgaizto eta Lete errekastoetan eta Monatxo tunelean dauden zazpi harguneak kontuan hartzeko.

– Espedientearen kodea: MCA-G-2024-0012

– Eskatzailea: Aguas del Añarbe – Añarbeko Urak SA

– Jardueraren kokapena: Pasaia eta Lezo (Gipuzkoa).

– Hargune-puntuak (UTM (ETRS89) koordenatuak):

Monatxo 1-errekastoa: X: 591.319; Y: 4.799.417

Monatxo 1-iturburua: X: 591.331; Y: 4.799.401

Monatxo 2: X: 591.295; Y: 4.799.442

Monatxo 3: X: 591.545; Y: 4.799.629

Monatxo 4: X: 592.173; Y: 4.799.945

Monatxo 5: X: 592.152; Y: 4.799.997

Monatxo 6: X: 592.129; Y: 4.800.038

Monatxo tunela: X: 591.387; Y: 4.798.683

– Eskatutako urteko bolumena: 167.141 m3 urtean.

– Uraren erabilera: Biztanleriaren hornidura.

– Aldaketak: Aldaketaren helburua aprobetxamendua erregularizatzea da, emakida-espedientean duela mende bat baino gehiagotik erabiltzen diren 7 hargune sartuz, emandako bolumenak aldatu gabe. Hargune-puntuak Zabordi, Urgaizto eta Lete errekastoetan eta Monatxoko tunelean kokatzen dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 28a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala